Reale Arenatik Gipuzkoako baratzetara

Ostiralean hasiko da berriro

Vídeo

Reale Arenatik Gipuzkoako Baratzetara ekimena, estadioko pipa-oskolak ongarri bihurtzea helburu duena, martxan jarriko da berriro ostiral honetako partidan, prozesu eraginkorrago eta iraunkorrago batekin. Gaur eguerdian proiektuaren arduradunak egon dira Reale Arenan bertan hasiera ekitaldi moduan. Maite Azkoaga, Realeko kontseilaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, Xabi Prieto, Klubeko ordezkari instituzional berria, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendari orokorra, eta Jose Antonio Asensio, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren presidentea bertan izan dira.

Ekimen berritzaile hau 2019an hasi zen, gizarte- eta ingurumen-kudeaketan aurrerapauso bat emateko asmoz, eta gizartean ohitura iraunkorrak ezartzen jarraitzeko asmoz itzuli da. "Reale Arenatik Gipuzkoako Baratzetara" proiektuaren produktua ongarria da, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren (GHK) konpostaje plantan sortua, estadioan jasotako pipa oskoletatik abiatuta, Gipuzkoako baratzeetako lurra ongarritzeko.

Zertan datza ekimena? Zaleei poltsa biodegradagarri bat emango diegu, tinta begetalekin, pipa oskolak hor utz ditzaten partidan zehar. Horrek proiektuaren eragile nagusi bihurtuko ditu, haien lankidetza erabakigarria baita kalitatezko bilketa egiteko, eta hori ezinbestekoa da proiektuak arrakasta izan dezan. Partida honetatik aurrera berriro ere martxan jarriko da, lehenik Ekialdeko eta Hegoaldeko tribunetan eta, hurrengo partidetan, gainerako tribunetan.

Partiden ondoren, zaleek oskoldun poltsa jarriko dute horretarako prestatutako edukiontzi laranjetan. 9 eta 12 hilabete arteko prozesuaren ondoren, ongarri-zaku bihurtuko dira Gipuzkoako lurrarentzat.

Ekimen honen bidez, Realak erantzukizun soziala eta pertsonekiko eta ingurukoekiko konpromisoa hartzen ditu, futbola ingurumen-jokabide iraunkorragoak bultzatzeko eta anplifikatzeko ardatz garrantzitsua izan daitekeela jakinda.

Halaber, Kutxa Fundazioak gizartean ohitura iraunkorrak ezartzen laguntzen du, eta ekonomia zirkularra sustatzen du, klubarekin zein zaleekin taldean lan eginez.

Zertan datza ekimena?

- Zaleek poltsak jaso ahal izango dituzte oskolak uzteko.
- Poltsak horretarako prestatutako edukiontzietan uztea.
- Ondoren, konpostaje-piletan, baratzeetako hondakin freskoekin nahastuko dira, eta 9-12 hilabeteko prozesu baten ondoren, konposta lortuko dugu.

Hala, zaleak dira proiektuaren eragile nagusiak, haien lankidetza funtsezkoa baita kalitatea biltzeko, ezinbestekoa baita ekimenak arrakasta izan dezan. Zaleek futbol-zelaian adierazitako ilusioak lurra ongarrituko du, lurrak fruituak emango ditu, eta fruitu horiek gipuzkoarrentzat izango dira berriro.

Real Sociedad Fundazioaren proiektu hau Kutxa Fundazioarekin eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin (GHK) elkarlanean garatzen da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!