OSASUNA PROMESAS – SANSE (LARUNBATA, 19:30)

Partida erabakigarria

Sansek Taxoaren jokatuko du larunbat honetan Osasuna Promesasen aurka. Txuri-urdinek puntu bat lortu zuten joan zen asteburuan UD Logroñesen aurka eta seigarren postuari eusten diote amaierarako bi jardunaldiren faltan. Gorritxoen fililak, bestalde, garaipena behar du txuri-urdinengana hurbiltzeko eta playoffetan sartzeko. Lehia garrantzitsua ligako azken-aurreko jardunaldi honetan, donostiarrak seigarren postu pribilegiatu batean finkatu nahian. Dena ematera. Aupa Sanse!

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

11:00 Infantila – Lazkao KE (RSTV)

16:00 Easo – Zarautz KE (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!