ZUBIETAKO ASTEBURUA

Partidak zuzenean

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

 

Larunbata:

12:00 Infantila – Santo Tomas Lizeoa B (RSTV)

16:00 Emakumezkoen B taldea – San Ignacio (RSTV)

18:30 Easo – Barakaldo (RSTV)


Igandea:

12:00 Emakumezkoen taldea – Villarreal CF (RSTV)

 

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Hau da hurrengo egunetako karteldegia:

UD LOGROÑES B – REAL C (IGANDEA, 12:00)

Gure hirugarren taldeak Mundial 82 zelaia bisitatuko du igande honetan UD Logroñese filialaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek denboraldiko lehen porrota jasan zuten pasa den asteburuan eta ordaina hartzeko gogoz iritsiko dira. Errioxarrak, bestalde, talde igo berria dira, eta gure bigarren filiala zailtasunetan jarriko dute, sailkapenaren behealdean egon arren. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Foottersen bidez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!