SANSE – RACING DE SANTANDER (IGANDEA, 18:00)

Pauso bakarrera

Vídeo

Playoffetara sailkatzetik pausu bakarrera. Egoera horretan iristen da Sanse Racing de Santanderren aurka igandean jokatuko duen partidara. Garaipena lortuz gero, lehen itzuliko berdinketa kontuan hartuta, txuri-urdinek sailkapen matematikoa lortuko lukete. Gipuzkoarrak hiru puntuekin etorri ziren liderraren etxetik eta kementsu ekingo diote arerio zuzenaren aurkako norgehiagoka.

Futbol espainiarreko talde historiko batek bisitatuko du Zubieta. Lehen Mailako raking historikoan 14. den taldeak, LaLiga 1|2|3-ra itzultzeko hirugarren ahalegina du aurtengoa. Kantabriarrek UD Logroñes bi eta bat garaitzetik datoz, bost garaipen eta bi berdinketa lortuta azken zazpi neurketetan. Ez da erraza izango, baina gazteek dena emango dute helburua lortzeko. Partida zuzenean eskainiko da realsociedad.eus-en. AUPA SANSE!

ZALEENTZAT INFORMAZIOA


APARKALEKUA

Instalakuntzetako parkingean aparkatzeko baimenduko da bete arte. Instalakuntzetatik kanpo ez da aparkatzea baimenduta egongo sarbideak ez eragozteko.

Instalakuntza bete ondoren, trafikoa hipodromora bideratuko da. zaleak denborarekin gerturatzea gomendatzen da aglomeraziorik ez izateko sarreran.

TXARTELDEGIA

Ez da sarrerarik salduko kanpoko zaleei. Kanpoko zaleek beren klubaren bitartez erosi behar izan dituzte.

REAL C – BALMASEDA (LARUNBATA, 18:30)

Bigarren B Mailara igotzeko promozioan sartzeko azken aukeren aurrean dago hirugarren taldea. Sergio Franciscorenak Sestao Riverren laugarren postutik puntu bakarrera daude eta azken jardunaldian bizkaitarren etxean jokatuko dute. Txuri-urdinek Balmaseda hartuko dute larunbat honetan 18:30tan Zubietako z7an.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!