Sailkapenean aurrera pausoak ematen jarraitu nahi izango du Sansek igande honetan UD Logroñesen aurka. Jose Luis Orbegozok lehia zuzena bizi izango du playoffetan sartzeko ilusioa duten bi taldeen artean, intentsitate handiko neurketa espero izango da. Txuri-urdinek neurketa erabakiontzat dute hau, garaipena lortuz gero behin betiko salto bat emango lukete ametsa betetzeko.
Bolada on batean iritsiko da talde errioxarra Zubietara. Porrot bakarrarekin abendutik, Sansetik lau puntura aurkitzen da Logroñes eta ezin du punturik ihes egiten utzi denboraldi ondorengorako txartela eskuratu nahi badu. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da realsociedad.eus-en.
Deialdia partidaren egunean ezagutuko da. Baja medikoak dira Pablo Sisniega, Luca Sangalli eta Martin Merquelanz.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin