SANSE 0-1 REAL RACING CLUB

Pena

Vídeo

Sansek gol bakar batengatik galdu du etxean Real Racing Cluben aurka. Lehenengo zatian hobeto aritu dira kanpokoak baina bigarrenean txuri-urdinek, gutxienez, berdinketa merezi izan dute.

Kantabriarrak nagusi izan dira lehenengo zatian, beraien ahalmena erakutsiz. Txuri-urdinen edozein akats txiki guztiak aprobetxatu dituzte, eta gure bigarren taldeari kosta egin zaio neurketan sartzea. Lehenengo aukera argia Hidalgok izan du Zubiaurreren aurrean bakarrik geratu denean, baina baloia kanpora bidali du. Lombardok ere abagune bikaina izan du kanpokoen alde baina langak gola saihestu du. Hirugarrenean iritsi da Real Racing Cluben gola. Kitokok area barruko jokaldi nahasi bat aprobetxatu du bere taldea markagailuan aurreratzeko. Gipuzkoarrek ez dute arrisku handirik sortu. Guridi eta Thior izan dira protagonista nagusiak aurrelarien artean baina kantabriarrak sendo egon dira orokorrean.

Oso desberdina izan da bigarren zatia. Txuri-urdinek aurrera pauso bat eman dute eta kantabriarrek, aldiz, atzera pausoa. Thiorrek izan du aukera argiena aldageletatik igaro eta berehala. Crespo, beraien atezainak, gola saihestu du azkeneko momentuan. Etxekoen nagusitasuna geroz eta nabariagoa izan da, batez ere Prietok txartel gorria ikusi duenean amaitzeko hogei minuturen faltan. Lapeñak aukera ezinhobea izan du azkeneko minutuetan penaltiz, baina esta horrela ere. Zati bat talde bakoitzarentzat baina azkenean garaipena kanpokoek lortu dute. Pena.

Aitor Zulaikaren mutilek Durangoren aurka jokatuko dute hurrengo astean, jaitsiera postuetan dagoen taldea baina bere etxean sendo dabilena.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Sola, Petxarroman, Lapeña, Jimanez, Guevara, Veiga, Thior, Guridi (Gorostidi, min. 75), Barrenetxea, Calvillo (Celorrio, min. 56).

Real Racing Club: Crespo, Buñuel, Gil, Castañeda, Prieto, Ruiz, Kitoko (De Vicente, min. 64), Hidalgo, Noguera (Olaortua, min. 71), Lombardo, Segovia (Perez, min. 80).

Gola: 0-1: Kitoko, min. 31

Epailea: Sanchez Alba. Txartel horia erakutsi die etxeko Barrenetxea eta Jimenezi eta kanpoko Oloartua, Ruiz eta De Vicenteri. Etxeko Celorrio (min. 88) eta kanpoko Prieto (min. 70) kanporatu ditu bi txartel hori erakutsi ondoren bakoitzari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!