REAL SOCIEDAD 1 (4) -1 (5) RCD MALLORCA

Pena handia

Beste momentu batera itxaron beharko dugu. Reala kanporatuta geratu da Mallorcaren aurka penaltietan galdu ostean. Imanolen taldeak, gainera, penalti bat izan du lehen zatian, baina Braisek huts egin du. Oro har hobea izan arren, hamaika metroetatik mallorcarrak hobeto egon dira eta partida irabaztea lortu dute.

Hasieratik partidaren garrantzia eta tentsioa nabari izan da. Realak agintzen zuen, Greif urduritu gabe, eta Mallorcak, intentsitate handiz, etxekoen akatsen bat aprobetxatzeko nahiean izan dira. Jokoaren lehen ordu erdian bi atezainetako batek ere ez du ia parte hartu behar izan. Zakharyanen jaurtiketa urrun bat atezainak gelditudu, arazo handirik gabe. Abdonen beste bat, atsedenalditik gertu, Remiroren ezkerreko zutoinetik ez oso urrun joan da. Partida erdialdera zihoan, Zubimendiren ekintza batean baloiak Railloren eskua jo duenean, eta horrek penalti bat eskuratu dio Realari. Braisek, jaurtitzeko arduradunak, ez du ondo jaurti eta Greiffek penaltia gelditu du.

Realak bigarren zatia ondo hasi du, baina bisitarien lehen aukeran, bigarren zutoinera egindako erdiraketa batean, Gonzalezek buruz sartu du gola, Agirreren mutilei abantaila ematez. Egoerarik txarrena, zalantzarik gabe. Presaka erasotzea ez da inoiz ona, urduritasunak kalte egiten du eta. Galan, bitan, eta Becker, beste behin, arrakastarik gabe saiatu dira. Partida oso zaila zen, baina, beti bezala, gure kapitain handia agertu da partida berdintzeko. Braisek Oyarzabal aurkitu du eta honek, eskuinarekin, Greif gainditu du. Golak Imanolen taldea lagundu du momentu oso gogorrean. Beckerrek, arearen erpinetik egindako jaurtiketa batekin, gertu egon da garaipenaren goletik. Partida luzapenera joan da.

Hasi bezain laster, Realak aukera bikoitza izan du, argi eta garbi, eta Samu Costak birritan atera du baloia goleko marraratik. Merinoren burukadan lehenengo eta, ondoren, Tierneyk jaurtitako aldaratzean, goleko teknologiarik gabe, VARak ez dela sartu erabaki eta gero. Sinestezina da golean amaitu ez izana.

Luzapenaren bigarren zatian, denak oso nekatuta zeudela, partida zabalik geratzen zen jokalari freskoenen txinpartei erantzuteko. Markagailua ez da mugitu eta penaltietara joan gara. Han Mallorcak ez du huts egin eta Oyarzabalek, ohikoa ez den bezala, lehenengoa huts egin du. Zorionak mallorcarrei. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré, Zubeldia, Le Normand, Javi Galán (Tierney, min.91), Zubimendi, Merino (kap) (Olasagasti, min.104), Brais Méndez (Turrientes, min.79), Zakharyan (Oyarzabal, min.63), Take (Sadiq, min.114) eta André Silva (Becker, min.46).

RCD Mallorca: Greif, González, Valjent, Raíllo (kap), Copete, Jaume Costa (Lato, min.99), Samu (Mascarell, min.106), Dani Rodríguez (Darder, min.99), Antonio Sánchez (Morlanes, min.72), Abdón (Muriqi, min.62) eta Larin (Radonjic, min.106).

Golak: 0-1: González, min.50. 1-1: Oyarzabal, min.72.

Penaltiak: 0-0: Oyarzabal (Greifek gelditu du). 0-1: Muriqi. 1-1: Turrientes. 1-2: Morlanes. 2-2: Olasagasti. 2-3: Mascarell. 3-3: Zubimendi. 3-4: Radonjic. 4-4: Becker. 4-5: Darder.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!