BI EKITALDIETARAKO SARRERAK ESKURA DITZAKEZU (HILAK 30)

Pilota Jaialdia eta Go!azen Euskal Derbian

Hamar egun besterik ez dira geratzen Reale Arenan beste derbi bat bizitzeko. Eguna, larunbata gauean, egokia da giroa ordu batzuk lehenago hasteko. Horregatik, iazko jaia ‘Euskal derbia’rekin errepikatzea nahi dugu.

Aurreko edizioan bezala, talde txuri urdinak hainbat jarduera eta ekitaldi antolatuko ditu hilaren 30erako, gure lurrarekin lotura handia dutenak, herritarren artean giro ona sustatzeko eta jaia inguruetara zabaltzeko.

Pilota Jaialdiaren bigarren edizioa

Plater nagusietako bat, zalantzarik gabe, Atano III.a pilotalekuan jokatuko den Pilota Jaialdia izango da, kirol honetako hainbat legenda protagonista izango dituena. Aurreko denboraldian pilotalekuko harmaila bete zuen jaialdiaren bigarren edizioa izango da.

Sarrerak salgai jada; deskontua bazkide eta RS Fansentzat

Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen duen pilota jaialdiak bi partida izango ditu eta 18:00etan hasiko da. Ateak ordu erdi lehenago irekiko dira. Sarrerak aipatutako estekan eskuratu daitezke (7 euro, zaleak; 5 euro, bazkideak eta RS Fan).

Sarrerak:‘‘Karaoke eta Photo Call’ Go!azen-ekin gure Fan Zonen

Adin guztietarako ekintzak egongo dira. Pilota Jaialdia jokatzen den bitartean, Keler Espazioan kokatuta dagoen gure Fan Zonek umeentzako emanaldia hartuko du: karaoke bat eta Photo Call bat, ETBko ‘Go!azen’ telesail musikal ospetsuko hiru aktorerekin.

Ekitaldia 17:00etan hasiko da ‘Go!azen Karaokea’ ikuskizun musikalarekin. Go!azen taldeko aktoreek telesaileko doinu ezagunenak abestu eta dantzatuko dituzte. Sarrera doakoa izango da, baina edukiera dela-eta, aldez aurretik izena eman beharko da.

Sarrerak salgai daude jada esteka honetan

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!