SARREREN PLATAFORMAREN PARTNER TEKNOLOGIKOA

Platinium Groupekin aliantza handitu da

Realak eta Platinium Group SAMek akordioa sinatu dute, sarrerak saltzeko gure plataformaren partner teknologiko gisa duten harremana indartzeko eta zabaltzeko. Jokin Aperribay presidenteak eta Bruno Rodrigues Platinium Group SAM enpresako CEOk aliantza sinatu zuten atzo Reale Arenan, AS Monaco taldearen aurkako partidaren atarian.

Klub txuri urdinak urtebete baino gehiago darama Monacon egoitza duen eta Barcelonan, Parisen, Milanen eta Shanghain bulegoak dituen konpainia ospetsu honekin lanean. Platinium Groupek, BeTIX Sports tiketing plataforma jarri zuen gure zaleen eskura, eta horren bidez, adibidez, 35.000 eserleku baino gehiago kudeatu dira gure bazkideentzat, edukiera mugatua izan den garai honetan.

Platinium Group SAM 1985ean sortu zen, eta nazioarteko merkatuan hazkunderik azkarrena duen merkataritza elektronikoko enpresetako bat da. Sarrerak saltzeko teknologia abangoardista du, bezeroa oso ardatz duena, eta LaLigako hainbat klubetan eta munduko kirol-ekitaldi ezagunenetan erabiltzen da, hala nola 1 Formulan edo MotoGPn.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!