SANSE 3-2 CD TUDELANO

Playoffera!

Vídeo

Sansek Bigarren Mailara igotzeko playofferako sailkapena ziurtatu du gaur arratsaldean CD Tudelanori hiru eta bi irabazita, bigarren zati magistral bati esker.

Txuri-urdinak oso indartsu atera dira partidara eta nagusitasuna nabaria izan da lehen minutuetan. Lobetek, ezkerkada batekin lehenik eta buruz pixka bat geroago, gure filialaren bi aukera onenak izan ditu lehen zatian. Minutuek aurrera egin ahala, nafarrak gero eta arrisku handiagoarekin hurbildu dira area txuri-urdinera, eta, atsedenaldira iritsi baino hamar minutu lehenago, Suarezek gola egitea lortu du, penaltiz. Handik gutxira, Samanes garaipena bideratzeko zorian izan da Tudelanorentzat. Eskerrak.

Donostiarrek aurrerapausoa eman dute aldageletatik igaro ostean, eta hasierako minutuetan hiru aukera argi izan dituzte Aranzabek, Turrientesek eta Lobetek, baina atezainak eta zutoinak saihestu egin dute. Nafarrek bigarren zatian izan duten aukera bakarra Angel Sanchezek izan du, jaurtiketa gurutzatu batekin. Hortik aurrera eta hamar minutu magikotan, txuri-urdinek sekulako iraulketa lortu dute: Solak, area barruan aldaratze bat aprobetxatuta eta gurutzatutako erremate batekin, berdinketa lortu du; hiru minutura, Alkainek emaitzari buelta ematea lortu du, sartzen amaitu den ezkerkada batekin; azkenik, Karrikaburuk garaipena ziurtatu du, aurkari baten atzera pase txar bat eman eta atezaina gaindituta. Azken jokaldian, Martinez de Lizarrondok aldeak murriztu ditu, baina ez da gehiagorako denborarik izan.

Garaipena Zubietan geratu da. Zortzigarrena jarraian. Hitz handiak. Multzoko liderrak izaten jarraitzen dute, gaurko hiru puntuekin Bigarren Mailara igotzeko playoffera sailkatzeko. Erritmoa ez dadila gelditu. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ruiz-Zeberio, Aldasoro (Garrido, min. 69), Blasco, Ezkurdia, Recio, Turrientes, Olasagasti, Martín (Alkain, min. 57), Navarro (Cantero, min. 88), Aranzabe (Sola, min. 69) eta Lobete (Karrikaburu, min. 57).

CD Tudelano: Otaño, F. Delgado, Barrera, Lalaguna, L. E. Delgado, Suarez (Orbegozo, min. 78), Sarriegi, Sanz (Gassama, min. 67), Gualda (Roig, min. 83), Samanes eta A. Sanchez (Martinez de Lizarrondo, min. 83).

Golak: 0-1: Suarez, min. 36 (p.); 1-1: Sola, min. 77; 2-1: Alkain, min. 80; 3-1: Karrikaburu, min. 89; 3-2: Martinez de Lizarrondo, min. 92

Epailea: Roman Roman. Txartel horia erakutsi die etxeko Aldasorori eta kanpoko L. E. Delgado eta Roigi.

Oharra: Gaizka Ayesa, Alex Petxarroman, Ekaitz Jimenez, Jon Pacheco eta Urko Gonzalez de Zarate ez dira jokatzeko moduan izan gaurkoan konfinatuta daudelako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!