Gure hirugarren taldeak garaipen ederra lortu du Zubietan Peña Sporti sei eta bat irabazita. Emaitza honekin, Sergio Franciscoren taldea igoerako playoffetako taldea da matematikoki, eta denboraldian zehar borrokatu duten saria lortu dute.
Real Cren nagusitasuna lehen zatian. Kolore guztietako aukerak izan dituzte, baina atsedenaldiko errenta gol bakarrekoa izan da. Pontonesek eta Orobengoak, atezainaren aurrean huts eginda, eta Kortajarenak, korner baten irteeran, txuri-urdinak aurreratu ahal izan dituzte. Bestalde, Peña Sport Marrerok defendatutako atea erasotzen saiatu da, baina arrakastarik gabe. Gorrotxategik estreinatu du markagailua, atsedenaldirako bost minutu falta zirenean area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Gehiago izan zitezkeen, baina bat eta hutsekoarekin joan dira aldageletara.
Lehen zatian sartu ez diren golak bigarrenean sartu dira. Gol-festa izan da, eta txuri urdinak jaun eta jabe izan dira. Hamar minuturen buruan partida bideratuta utzi dute etxekoek Kortajarena, Orobengoa, Ruiz eta Zubillagaren golei esker. Teijeirak seigarrena sartu du penaltiz amaierarako bost minuturen faltan eta Peña Sportek ohorearen gola sartu du partida amaitu baino minutu batzuk lehenago. Erabateko nagusitasuna eta merezitako garaipena.
Real C igoera playoffetako taldea da eta hirugarren postuan amaituko dute denboraldia ligako azken jardunaldia jokatu aurretik, eta datorren asteburuan Cayoni egingo dio bisita igoera faseari begira prestatzeko. Hau ez da amaitu. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real C: Marrero, Gabilondo (kap.), Rodriguez, Beitia, Recio (Teijeira, min. 70), Zubillaga, Gorrotxategi (Cortes, min. 70), Kortajarena, Balda (Arzak, min. 61), Pontones (Garzon, min. 70) eta Orobengoa (Ruiz, min. 61).
Peña Sport FC: Recarte, Aguirrebeña, Gontzal, Oscariz (kap.), Azkune (Sadaba, min. 77), Adot, Aguirre (Ilintxeta, min. 57), Salvador, Satrus (Lizarraga, min. 66), Aser (Fermin Uriz, min. 66) eta Almandoz.
Golak: 1-0: Gorrotxategi, min. 39; 2-0: Kortajarena, min. 56; 3-0: Orobengoa, min. 59; 4-0: Ruiz, min. 64; 5-0: Zubillaga, min. 66; 6-0: Teijeira (p.), min. 85; 6-1: Oscariz, min. 88.
Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin