Sansek 1-3 galdu du gaur arratsaldean Ceutaren aurka Anoetan. Txuri-urdinek zapore mingotsuarekin ixten dute urtea. Donostiarrak berehala jarri dira aurretik. Mariezkurrenak pase on bat egin dio Marchali eta honek atezaina gainditu du baloia altxatuz. Gure bigarren taldea sendo aritu da atzean, baina atsedenaldia iristear zegoela, Zalazarrek norgehiagoka berdintzea lortu du.
Bigarren zatia ceutarren beste gol batekin hasi da, neurketa aldapan gora jarriz. Are gehiago zaildu da epaileak aurkarien alde zalantzazko penalti bat adierazi duenean (a zer asteburua!). Azken txanpan, txuri-urdinek aldea murrizteko ahaleginak egin dituzte, baina abagune argiak izan arren, ezin izan dute golik sartzea lortu eta porrot batekin agurtu dute urtea.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Garro (Dadie, min.82), Peru Rodríguez, Balda (cap.), Mikel Rodríguez (G. Gorosabel, min.59), Aguirre, Eceizabarrena (Díaz, min.59), Astiazarán, Marchal (Ochieng, min.59) y Mariezkurrena (J. Gorosabel, min.75).
AD Ceuta: Delgado, Anuar, Hernández (cap.), González, Matos (Redruello, min.92), Lachhab, Zalazar (Bodiger, min.73), R. Díez, Ahmed (De la Fuente, min.79), Koné (Salvi, min.92) y Obeng (Martínez, min.79).
Golak: 1-0: Marchal, min.7. 1-1: Zalazar, min.43. 1-2: Koné, min.50. 1-3: R. Díez (pen.), min.70.
Epailea: Andrés Fuentes. Txartel horia atera die etxeko Mikel Rodríguez, Kita, Ochieng, Aguirre eta Baldari eta kanpoko Ahmed, Matos, Lachab, Hernández eta R. Diezi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin