REAL SOCIEDAD 0 - 4 VALENCIA CF

Porrota agurrean

Vídeo

Realak Valentziaren aurka 0-4 galdu du denboraldi honetan Zubietari agur esateko eta Aintzane Encinas kapitainaren azkenengo partidan.

Lehenengo minutuak oso lehiatuak izan dira Reala eta Valentzia artean. Indarrarekin sartu dira bi taldeak eta ez dute ez bata eta ez besteak jokoaren kontrola izan. Hamabost minutu pasa direnean kanpokoak Realaren areara iristen hasi dira. Valentziarrek estutu egin dute eta lehenengoa izan dute Zornozaren jaurtiketa batean , baina Cristinak bere errematea gelditu du. Atsedenaldira 0-0 emaitzarekin joan dira bi taldeak.

Bigarren zatian, Valentzia garaipenaren bila atera da lehenengo minutuetatik eta Realaren arean hainbat abagune izan ditu partidan aurreratzeko. Kanpokoak 53. Minutuan aurreratu dira Mari Pazen golari esker. Txuri-urdinek gol baten aldeari eutsi dio Gaitanek desabantaila handiagotu duen arte. Realak erantzun du Nahikariren pase batean Manu Lareok desbideratuta errematatu duen abagunearekin. Marta Peirok eta Lelesek Valentziaren garaipena itxi egin dute norgehiagoka amaitzeko minutu gutxi falta zirenean.

Hurrengo neurketan Realak Atletico de Madriden aurka jokatuko du, Liga Iberdrolako azken jardunaldian. Txuri-urdinek Madril bisitatuko dute aurtengo denboraldia ixteko eta Erregina Koparako prest egoteko.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Cristina, Nuria Sanchez, Soldevila, Iraia, Gaste, Itxaso (Titay, min.75), Chini (Leire Baños, min.68), Beristain (Cirauqui, min.57), Manu, Aintzane (Maialen Zelaia, min.54),Nahikari.

Valencia CF: Sullastres, Nicart, Salo, Ivana, Joyce (Estefi, min.60), Aedo, Mari Paz (M. Peiró, min.79), Carol (Leles, min.74), N. Gaitán, Gio Carreras, Zornoza (Szymanowski, min.69).

Golak: 0-1: Mari Paz, min.53; 0-2: Natalia Gaitán, min.75; 0-3: Marta Peiró, min.85; 0-4: Leles, min.93.

Epailea: Sanchez Alba. Ez du inongo jokalariei txartel horia erakutsi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!