URDULIZ 3-2 REAL C

Porrota azken jokaldian

Gure hirugarren taldeak Urdulizen aurka galdu du gaur arratsaldean gol bakar batengatik eta bi goleko abantila desaprobetxatu eta gero. Txuri-urdinen eraginkortasunik handiena lehen zatian, aurkariaren areara iritsitako bakoitzean min eginez. Karrikaburuk, partida hasi eta minutu gutxira, markagailuan aurreratu ditu gipuzkoarrak jaurtiketa gurutzatu batekin eta Carbonellen asistentziaren ostean. Bigarren gola aurrelari txuri-urdinak egin du, bost minutura, erremate eder batekin. Partida bideratuta eta sentsazio onekin, lehen zatiko azken ekintzetako batean Justok aldea murriztu duen arte, bigarren zutoinean egindako erremate baten ondoren

Gol psikologiko horrek asko lagundu die bizkaitarrei eta partida berdintzea bilatu dute. Eta berdinketa bigarren zatia hasi eta gutxira iritsi da, Natesek baloia berreskuratu eta gola lortu duenean. Eta berdinketa behin betikoa zela zirudienean, etxekoek markagailua irauli dute luzapenean egindako golarekin. Kolpe gogorra. Datorren astean, azken bi porrotak atzean uzteko aukera izango dute. Txuri-urdinek Balmaseda jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Urduliz: Llorente, Bravo, Alonso, Dorronsoro (Oza, min. 46), Duran, Castrillejo, Egiguren (I. Sanchez, min. 81), Fran, Justo (Calero, min. 85), Pedernales, Nates.

Real C:  Marrero, Carbonell, Elosegi, Sukia, Crotto, Valtierra (Turrientes, min. 74), Begiristain, Galarreta, Kortajarena (Agirre, min. 63), Regil, Karrikaburu (Elizondo, min. 83).

Golak: 0-1: Karrikaburu, min. 8; 0-2: Karrikaburu, min. 13; 1-2: Justo, min. 43; 2-2: Nates, min. 55; 3-2: Calero, min. 94

Epailea: Castaño Ibarguren. Txartel horia erakutsi dio etxeko Bravori eta kanpoko Crottori txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 93).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!