ARENAS 1-0 SANSE

Porrota azken minutuan

Sansek gol bakar batengatik galdu du Faduran Arenasek aurka. Txuri-urdinei ihes egin die neurketak azken jokaldian eta ez dute denborarik izan erantzuteko.

Zelaiaren egoerak ez du Sanseren jokoa erraztu, lokaztuta zegoen eta. Baina gipuzkoarrak nahiko ongi egokitu dira eta aurpegia eman dute. Lehen zatiko etxekoen aukera onena Etxanizek izan du, baina baloia gehiegi burutzatu du Unai Agirreren aurrean bakarrik geratu denean. Gipuzkoarrena, aldiz, Gorostidiren eskutik ailegatu da, eta oraingoan atezainak gola saihestu du.

Aukerak ikusten jarraitu dugu bigarren zatian. Txuri-urdinek oso gertu izan dute lehenengoa, Alkainek erdiratu eta Lobetek errematatutako jokaldi batean, kanpora joan dena gutxigatik. Bizkaitarrek ere asko estutu dute, baina golik lortu gabe. Neurketa edozeinek irabazi ahal izan du. Azken jokaldian, Frauk garaipena eman dio Arenasi korner jokaldi batean, erremate bikain bati esker.

Gure filialak laugarren postuan jarraitzen du, nahiz eta beste porrot bat jasan etxetik kanpo. Hurrengo astean, Zubietara bueltan, txuri-urdinek Amorebieta jasoko dute, sasoi onean dagoen taldea.

Fitxa teknikoa:

Arenas: Carrio, Ibarbia, Uranga, Parra, Urkiza (Ramos, min. 74), J. Vidal, T. Frau, Theo, Zarzo (U. Hernandez, min. 82), Polanco, Etxaniz.

Sanse: Agirre, Blasco, Aranbarri, Pacheco, Ezkurdia, Zubimendi, Gorostidi, Alkain, R. Lopez (Olasagasti, min. 79), Aldasoro (El Haddadi, min. 73), Lobete.

Gola: T. Frau, min. 92

Epailea: Lou Ballano. Txartel horia erakutsi die etxeko Polancori eta kanpoko Zubimendiri.

Xabi Alonso: “Futbola horrelakoa da”

Xabi Alonso, Sanseren entrenatzailea, hedabideen aurrean agertu da neurketa amaitu ondoren: “Triste goaz emaitzaren ondorioz. Neurketa parekatua izan da eta zelaiaren egoerak ere eragina izan du. Biek aukerak izan ditugu garaipena eskuratzeko, baina azken jokaldian gola egin digute. Zapore txarra uzten digu honek, baina futbola horrelakoa da”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!