SD AMOREBIETA 2-1 SANSE

Porrota azken minutuan

Sansek bi eta bat galdu du arratsalde honetan Urritxen, Amorebietaren aurka, azken jokaldian eta hamaika metroetatik sartu dioten gol baten ondorioz.

Lehen jokaldia eta lehen gola. Zer gehiago eska daiteke? Gonzalez de Zarateren pasea eta Navarroren jaurtiketa bikaina lehenengoa sartzeko. Partida alde lehenengo minutuan. Etxekoak erantzuna bilatzen saiatu dira eta handik gutxira berdinketa lortu dute Obietaren burukadaren ostean, baina jokoz kanpo egoteagatik baliogabetu dute. Orozkok ere, ate gainetik joan den jaurtiketa batekin, lehia berdintzetik gertu egon da. Txuri-urdinek ere arriskua sortu dute eta Alkain, bi jokaldi ezberdinetan, bigarrena lortzetik oso gertu egon da.

Bigarren zatian gipuzkoarrek egoera kontrolpean zutela zirudien, baina Obietak areaz kanpoko aldaratze bat aprobetxatu du urrutiko jaurtiketa batekin partida berdintzeko. Neurketa bizkaitarren golaren ostean ireki da, baina aukera argirik gabe. Bakarra, Mikel Alvarok egindako errematea, Ayesak urrundu duena geldiketa bikain batekin. Txuri-urdinek arrisku gutxiago sortu dute bigarren berrogeita bost minutuetan, baina ez dute gehiegi sufritu. Berdinketak behin betikoa zirudienean, etxekoek garaipena lortu dute Etxaburuk partidako azken jokaldian penaltia sartu ostean. Kolpe gogorra.

Gure filialaren lehen porrota denboraldi honetan. Noizbait iritsi behar zuen. Astelehenetik aurrera, Zubietan Real Unionen aurka jokatuko duten derbia prestatuko dute.

Fitxa teknikoa:

SD Amorebieta: Saizar, Arregi, Molina (Etxaburu, min. 76), Obieta, Mikel Alvaro, Seguin, Zarra, Larruzea, Irazabal (Garro, min. 86), Orozko (Unzueta, min. 68) eta Aimar.

Sanse: Ayesa, Aldasoro, Gonzalez de Zarate, Ezkurdia, Recio, Olasagasti, Veiga, Alkain, Garrido (Martín, min. 69), Navarro (Aguirre, min. 86) eta Martinez Losa (Lobete, min. 59).

Golak: 0-1: Navarro, min. 1; 1-1: Obieta, min. 54

Epailea: Patiño Alvarez. Txartel horia erakutsi die etxeko Mikel Alvaro, Larruzea, Obieta, Seguin eta Arregiri eta kanpoko Aldasorori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!