RAYO VALLECANO 2-1 REAL SOCIEDAD

Porrota azkeneko minutuetan

Realak bi eta bat galdu du eguerdi honetan Rayo Vallecanoren aurkako neurketan. Gonzalo Arconadaren neskek gehiago merezi izan dute, batez ere lehenengo zatian, baina etxekoek emaitzari buelta ematea lortu dute.

Txuri-urdinek bikain hasi dute partida, ohikoa den bezala, eta gola berehala iritsi da. Lehenengo aukera arriskutsua Leire Bañosek sortu du baina jaurtiketa Aliciak urrundu du kornerrera. Jokaldi horretan aurreratu dira markagailuan gipuzkoarrak Maddi Torreren burukadari esker. Hurrengo minutuan etxekoak oso gertu izan dute berdinketa, baina baloiak langan jo du. Realak neurketa menderatzen jarraitu du eta Manu Lareok, partidak ordu erdia zeramanean, huts eta bikoa egiteko abagunea izan du. Baloiak, aldiz, zutoinean jo du oraingoan ere.

Realak ez du zortea alde izan bigarren zatian. Epaileak Rayo Vallecanoren aldeko penaltia adierazi du hamargarren minutuan. Alduvek berdinketa ipini du markagailuan jokaldi horretan. Neurketa berdindu egin da, bai emaitzaren aldetik baita jokoaren aldetik ere. Chinik eta Manuk aukera bikainak izan dituzte, baina madrildarrek arriskua urruntzea lortu dute. Amaitzeko bost minuturen faltan, Angelesek bigarren gola egin du etxekoentzat, Mariasunen aurrean geratu ondoren. Realak, zoritxarrez, ez du ia denborarik izan azkeneko minutuetan gol horri erantzuna emateko.

Txuri-urdinak sailkapeneko bosgarren postuan mantentzen dira nahiz eta gaur porrota jasan. Hurrengo jaurdunaldian, asteazken honetan, Realak FC Barcelona jasoko du Zubietan.

FItxa teknikoa:

Rayo Vallecano: Alicia, Guerrero, Pilar Garcia, Naima, Sheila, Auñón, Altuve (Angeles, min. 69), Sáez, Perarnau (Carreño, min. 55), Andujar, Silvia (Iris, min. 75).

Real Sociedad: Mariasun, Iraia, N. Mendoza, Maddi, B. Beltran, Itxaso, L. Baños (Palacios, min. 66), Manu, N. Eizagirre (Chini, min. 46), M. Cardona (Etxezarreta, min. 66), Nahikari (Bautista, min. 80).

Golak: 0-1: Maddi, min. 7; 1-1: Alduve (p.), min. 56; 2-1: Angeles, min. 85

Epailea: Prieto Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Perarnau eta Andujarri eta kanpoko N. Mendozari.

Gonzalo Arconada: “Zapore txarra”

Gonzalo Arconadak Real Sociedad TV-rekin hitz egin du Madrilen partida amaitu ondoren: “Ondo hasi dugu neurketa eta markagailuan aurreratzea lortu dugu. Aldiz, minutuak pasa ahala, partida parekatzen joan da. Saiatzen jarraitu dugu baina aurkaria nagusi izan da bigarren zatian, eta bi gol egin dizkigute. Zapore txarrarra uzten digu emaitzak baina taldea azkeneraino saiatu da”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!