REAL SOCIEDAD 1–4 ATHLETIC CLUB

Porrota baina Kopara

Vídeo

Gure emakumezkoen taldeak Koparako sailkatu dira nahiz eta bat eta lau galdu Anoetan jokatutako derbi historiko honetan.

Helburua lortu dute. Realak bere eskuetan zuen sailkapena baina Madrid CFF eta Levante UD-ren porrotei esker sailkapen hori burutu dute. Gauzak zaildu egin zaizkie hasieratik txuri-urdinei. Iraia Iparragirrek atepean atera du baloia Athletic Cluben lehenengo jokaldi arriskutsuan. Hortik gutxira iritsi da gol hori ezker hegaletik bidalitako zentro batekin, Ramajok bere atean sartu duena. Ez da zortea gure alde egon. Erika Vazquezek, neurketak ordu erdia zeramanean, bigarrena sartu du kanpokoentzat abantila handiagotzeko.

Bigarren zatia hasi eta berehala Athletic Clubek hirugarrena sartu du, burukada batek langan jo eta Nekane Diezek aldaratzea hartu ondoren. Lucia Cordobak laugarrena egin du bizkaitarrentzat hortik gutxira. Chinik sartu du Realaren gol bakarra eskuin hegaletik burututako jokaldi baten ondoren. Etxekoek hainbat jokaldi arriskutsu sortu dituzte emaitza murrizteko baina zorte handirik gabe. Horietako batean Nerea Eizagirreren jaurtiketa gutxigatik ate gainetik joan da kanpora. Azkeneko minutuetan Gonzalo Arconadaren neskek saiatzen jarraitu dute baina golik sartu gabe.

Beraz, Realak Erreginaren Kopa jokatuko du hurrengo astean. Asko borrokatu dute hasiera konplikatu baten ondoren, baina buelta ematea lortu dute eta txapelketa hau jokatuko dute berriro ere denboraldi honetan.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo (Gaste, min. 67), Iraia, Etxezarreta, N. Mendoza, B. Beltran (L. Fernández, min. 53), L. Baños, Chini, Manu Lareo (N. Eizagirre, min. 63), Zornoza (Itxaso, min. 61), Nahikari.

Athletic Club: Ainhoa Tirapu, Ainhoa Vicente, Garazi Murua, Nekane Diez (Maria Diaz, min. 62), Yulema Corres (Leia Zarate, min. 75), Maite Oroz, Eunate Arraiza, Damaris Egurrola, Lucia Cordoba (Ainhoa A., min. 88)

Golak: 0-1: Ramajo (p.p.), min. 23; 0-2: Erika Vazquez, min. 32; 0-3: Nekane Diez, min. 47; 0-4: Lucía Córdoba, min. 57; 1-4: Chini, min. 59

Epailea: Cebollada Lopez. Txartelik gabe.

Asistentzia: 21.500 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!