Gure hirugarren taldeak 4-2 galdu du gaur arratsaldean Utebo FC taldearen aurka. Txuri-urdinek ezin hobeto ekin diote partidari eta hirugarren minutuan markagailuan aurrea hartzea lortu dute Carreraren golari esker. Ordu erdia bete eta gutxira, donostiarrek aldea handitu dute, Carrerak aldaratze bat baliatu ostean Garroren jaurtiketaren ondoren. Aragoiarrek gogor estutu dute azken txanpan eta hiru minutu eskasetan Realaren abantaila zapuztu dute: lehenik Diego Suarezen ezkerkada batekin eta, jarraian, Ballarinen erremate batekin.
Etxekoen inertzia horrek aldageletatik igaro ondoren jarraitu du eta hamar minutu pasatxoan Frodok Uteboren markagailua irauli du area barruan bi definizio onekin. 0-2tik 4-2ra hogei minutu eskasetan. Gure bigarren filialak saiatzen jarraitu du, baina kolpea gogorregia izan da. Donostiarrek beste porrot bat jaso dute eta ez dituzte denboraldiko lehen puntuak lortu. Datorren asteburuan hori lortzea bilatuko dute, Zubietan CD Calahorra hartuko dutenean.
Fitxa teknikoa:
Utebo FC: Jaime, Borao (Isi, min. 76), Carlos Javier (Aleix Roig, min. 87), Meseguer (kap.), Pere Haro, Barrero, Capde (Camilo, min. 65), Toni Pérez, D. Ballarín (Jorge Adán, min. 76), Diego Suárez et Frodo (Darius, min. 65).
Real C: Olasagasti, Díaz de Alda, Segurola (Astiazaran, min. 59), Ropero (kap.), Torres (Eceizabarrena, min. 59), Arruti, H. Martín (Arenzana, min. 68), Garro, Cabo (Samuyiwa, min. 75), G. Gorosabel (Olarra, min. 59) eta Carrera.
Golak: 0-1: Carrera, min. 3; 0-2: Carrera, min. 34; 1-2: Diego Suárez, min. 38; 2-2: D. Ballarín, min. 41; 3-2: Frodo, min. 49; 4-2: Frodo, min. 57.
Epailea: Legarra Gorgoñón. Txartel horia erakutsi die etxeko Dariusi eta kanpoko Torres eta H. Martini.