SANSE 0-1 REAL SPORTING

Porrota gol bakar batengatik

Vídeo

Sansek ezin izan dio etxeko bolada onari eutsi eta gaur arratsaldean 0-1 galdu du Sportingen aurka Anoetan jokatutako neurketan.

Norgehiagoka menderatzaile argirik gabe eta abagune askorik gabe hasi da. Correderak kanpokoentzat eta ordu laurdenean Ochiengek, bi aldiz, arratsaldeko lehen gola egiteko aukerak izan dituzte. Astiazaranen bi saiakera eta Baldaren area barruko eroriko bat izan dira jokaldi aipagarrienak lehen zatian.

Bigarren zatia hasi eta bost minutura asturiarrak aurreratu dira Gelaberten burukadari esker. Txuri-urdinek aurkariaren areara iritsi nahian jarraitu dute, baina kanpokoek bere errentari eutsi diote. Azken txanpan gogo handiz bilatu dute gola, eta partidako azken jokaldian, Aitor Fraga heroi bihurtzeko oso gertu egon da, areaz kanpotik eta buelta erdira egindako jaurtiketa baten ondoren. Zoritxarrez, baloia oso gutxigatik desbideratuta joan da. Pena.

Bigarren taldearen lehen porrota gure zelaian. Orain indarberritzera eta Deportivoren aurkako norgehiagoka prestatzen hastera.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Garro, P. Rodríguez (kap.), Calderón (Agote, min. 69), Balda, Carbonell, Aguirre (Mikel Rodríguez, min. 69), Astiazarán (Díaz, min. 81), Eceizabarrena (Mariezkurrena, min. 72), Ochieng (Marchal, min. 69) eta Carrera.

Real Sporting: Yáñez, Guille Rosas, Curbelo, Perrin (Pablo Vázquez, min. 46), Diego Sánchez, Nacho Martín (Manu R., min.91), Justin (Bernal, min. 78), Corredera, Gelabert, Queipo (Gaspar, min. 70) eta Otero (kap.).

Gola: 0-1: Gelabert, min. 50.

Epailea: Eder Mallo. Txartel horia atera die etxeko Ochieng eta Marchali eta kanpoko Gelabert, Perrin, Queipo, Nacho Martín, Justin, Curbelo eta Alexandreri.

Ikusle kopurua: 4.046 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!