RC POLO 1-0 REAL SOCIEDAD

Porrota gol bakar batengatik

Gure belar hockeyeko taldeak gol bakar batengatik galdu du RC Poloren aurka, bigarren postuan dagoen taldea. Lehenengo zatia oso berdindua egon da, bi taldeek aukera desberdinak izan dituzte, baina ez ditugu golik ikusi bi laurdenetan.

Hirugarren laurdenean etxekoek aurrera pauso bat eman ondoren partidako gol bakarra lortu dute, Luli Sanguinettiren golari esker. Realak bere aukerak izan ditu azkeneko laurdenean, batez ere penalti korner batean, baina ez dute berdinketa eskuratu. Hurrengo astean Club de Campo jasoko dute Bera Beran, Ligako liderra.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!