VfB STUTTGART 1 – 0 REAL SOCIEDAD

Porrota gol bakar batengatik

Vídeo

Realak gaur jokatu du Alemanian lehenengo lagunartekoa. Txuri-urdinak gol bakar batengatik galdu dute VfB Sttutgarten aurka, Akoloren golarekin.

Nahiz eta gipuzkoarrak lehenengo aukera arriskutsua izan Diego Llorenteren burukada batekin korner batean, etxekoak aurreratu dira markagailuan hamaikagarren minutuan. Akolok ezker hegaletik bidalitako zentro bat aprobetxatu du Gero Rulli gainditzeko area barruko jaurtiketa gurutzatu batekin. Realak lehenengo zatia menderatu du baina aukera askorik sortu gabe. Horietako batean Oyarzabal gertu egon da berdinketa egiteko, baina baloia kornerrera joan da. Willian Jose eta Hector Morenok ere pare bat aukera izan dituzte buruz gola sartzeko. Realeko Tayfun jokalari ohiaren taldea abantailarekin joan da atsedenaldira.

Bigarren zatian, Mario Gomezek bigarrena egiteko aukera izan du urrutiko jaurtiketa batekin, baina hau kanporuntz joan da gutxigatik. Realak berdintzeko beste aukera bat izan du Mikel Oyarzabali esker. Stutgartek hainbat aldeketa egin ditu eta Rulliren ateruntz arriskuarekin iritsiz joan da, lehenengo Anastasios Donisen zentro batekin eta gero Nicolas Gonzalezen jaurtiketa batekin. Hortik gutxira, Daniel Divadik are kanpotik jaurti du baina jaurtiketa kanpora joan da. Azkeneko minutuetan etxekoak hobeto aritu dira eta hainbat aukera burutu dituzte abantaila handiagotzeko. 

Realak bihar jokatuko du bigarren lagunartekoa Alemanian, SC Freiburgen aurka 15:30etan (gure sare sozialetatik ikusi ahal izango da).


Fitxa teknikoa:

VfB Stuttgart: Zieler, Insua, Baumgartl (Kaminski min.78), Badstuber (Kempf min. 71), Maffeo, Aogo (Ascacíbar, min. 61), Castro, Thommy (Divadi min.45), Gentner (Özcan min. 67), Akolo (Donis, min. 61), M. Gomez (González, min. 61). 

Real Sociedad: Rulli, Zaldua, Llorente R., H. Moreno, Kevin, Zubeldia, Illarra, Zurutza, Sangalli, Willian José, Oyarzabal.

Gola: 1-0: Akolo min.11
Epailea: Nicolas Winter. Txartel horia erakutsi die Etxeko Gonzalez eta Insuari eta kanpoko Zubeldiari.

Gertakariak: Sttutgarten jokatutako neurketa mila zaleen aurrean. Realak Alemanian jokatuko duen lehenengo neurketa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!