Sansek huts eta bat galdu du arratsalde honetan Zubietan Calahorraren aurka, gure filialak aukera onenak izan dituen partida batean, baina errioxarrak eraginkorragoak izan dira.
Lehen zatia oso lehiatua izan da eta bi taldeek aukerak izan dituzte, baina onenak txuri-urdinek izan dituzte. Alkain, erremate sendo batekin, gola egiteko zorian izan da, baina Robertok saihestu egin du. Errioxarrek ere bi aukera on izan dituzte: Martinez Losaren errematea, ate gainetik joan dena, eta Amorrorturen burukada, gutxigatik desbideratuta joan dena. Donostiarrek estutu egin dute atsedenaldira heldu aurretik, eta Ortegak, urruntze bikain batekin, Navarroren errematea saihestu du. Eta lehen zatiko azkena, Karrikabururen errematea, zentimetro gutxigatik joan dena.
Bigarren zatia lehen berrogeita bost minutuen amaierakoen antzekoa izan da, txuri-urdinekin aurkariaren atea etengabe bilatzen. Aukerak, hori bai, ez dira hain maiz iritsi. Argiena, Karrikaburuk area ertzetik egindako jaurtiketa, amaierarako hogei minuturen faltan langan jo duena. Korner batean iritsi da partidako gol bakarra, bigarren zatiko errioxarren aukera bakarrean, Rodriguezen burukada baten ostean.
Porrot horrek multzoko bigarren postuan jarri ditu txuri-urdinak, bigarren faseko azken jardunaldiaren faltan. Datorren astean Tudelano bisitatuko dute. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
Sanse: Ayesa, Petxarroman, Arambarri, Pacheco, Ezkurdia, Olasagasti (Martin, min. 86), Alkain, Turrientes (Aldasoro, min. 65), Aranzabe (Lobete, min. 65), Navarro (Garrido, min. 76) eta Karrikaburu.
CD Calahorra: Roberto, Santamaria, Ortega, Andres (Soto, min. 22), Amorrortu (Fernandez Conchuela, min. 87), Vicent, Riego, Martinez Losa (Nierga, min. 70), R. García (Rodriguez, min. 70), El Haddadi (Omar de la Cruz, min. 70) eta Carrique.
Gola: 0-1: Rodriguez, min. 82
Epailea: Ruiz Esquinas. Txartel horia erakutsi die etxeko Pachecori eta kanpoko Vicent, Omar de la Cruz eta Riegori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin