KRONIKA

Porrota liderraren aurka (0-1)

Vídeo

Emakumezkoen taldeak huts eta bat galdu du liderraren aurka etxean. Gipuzkoarrak irudi ona eman dute Atletico Madriden kontra eta neurketa amaitu arte saiatu dira, baina ez dute zorterik izan.

Kanpokoek baloia eduki dute lehen minutuetatik. Aldiz, etxekoak sendo ibili dira defentsan eta aurkariaren akatsak aprobetxatzen saiatu dira. Mariasun Quiñonesek madrildarren lehen aukera urrundu du. Ondoren txuri-urdinen erantzuna iritsi da. Leyre Fernandez eta Manuela Lareoren jaurtiketak Gallardo atezainak gelditu ditu. Hurrengo minutuetan zurigorriek partida estutu dute eta momentu zailenak iritsi dira. Paola Soldevilla, ate azpian, eta Mariasun Quiñonesek lehen gola saihestu dute. Hala ere, Bermudezek areaz kanpotik egindako jaurtiketa batean sartu du.

Bigarren zatian Reala baloiarekin nagusitasuna lortzea nahi izan du eta kanpokoen atea bilatu berdinketa lortzeko. Donostiarrak saiatu dira, baina azken paseetan ez dute asmatu aukerak sortu ahal izateko. Aurkariak bi aukera izan ditu azken minutuetan, baina Mariasun Quiñones ondo aritu da gola saihesteko. Gipuzkoarrak azken minutura arte saiatu dira, baina ezinezkoa izan da berdinketa lortzea.

Igor San Miguelenak 14 puntuekin jarraitzen dute sailkapenean. Hurrengo astean etxean jokatuko dute berriro ere Levante Femeninoren aurka.

Fitxa teknikoa

Real Sociedad: Mariasun, Gaste, Soldevilla, N. Mendoza, Ramajo, Itxaso (Etxezarreta, min.62), Chini, Beristain (Cirauqui, min.46), Leyre F (N. Eizagirre, min.46). Manu (M. Zelaia, min.83), Nahikari.

Atletico de Madrid: Gallardo, Robles (Lopez, min.71), Pereira, Leon, Menayo, Meseguer, Corredera (Garcia, min.86), Sampedro, Bermudez, Falcon (Borja, min.56), Gonzalez (Sosa, min.56).

Gola: 0-1: Bermudez, min.31.

Epailea: Hernández Lorenzo. Txartel horia erakutsi die kanpoko Robles eta Leoneri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!