UD ALMERIA 3-1 SANSE

Porrota liderraren aurka

Vídeo

Sansek hiru eta bat galdu du gaur arratsaldean Juegos Meditarraneoseko estadioan Almeriaren aurka, aurkaria baino gutxiago izan ez den partidan, baina etxekoen eraginkortasunak bere alde egin du

Gure filialak Almeria bisitatu du mailako liderraren aurka jokatzeko. Hasiera ez da onena izan eta lehen zatiko etxekoen jaurtiketa arriskutsu bakarrean gola iritsi da, Lazok sartu duena, Sadiqen pasea bikain errematatu ostean. Gipuzkoarrak ez dira kikildu eta nagusi izan dira hasierako gol horren ostean. Magunazelaiak berdinketa izan du bere botetan handik gutxira, baina ez da gutxigatik iritsi Martinen erdiraketara. Eta bigarrenean, area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren, aurrelari txuri-urdinak ez du barkatu norgehiagoka berdintzeko. Partida parekatu egin da gure filialaren golaren ondoren, eta oso ondo mantendu dira zelaian lehen zatian.

Partida asko ireki da bigarren zatian, bi taldeentzako aukerekin eta Sanse ausart batekin, maila handiko aurkari baten aurrean makurtu ez dena. Djouahrak oso gertu izan du bigarrena Fernandoren irteeraren ondoren, baina jaurtiketa sarearen albotik joan da. Sadiqek, handik gutxira, almeriarrentzat ere izan du berea langa gainetik joan den erremate batekin. Lopez ere zelai erditik saiatu da, atezainak bi alditan harrapatu behar izan duen jaurtiketa baten ostean. Joan-etorri etengabe horretan iritsi da etxekoen gola, Sadiqeri bidalitako pase sakon baten ondoren, eta aurrelariak gurutzatu egin du Ayesa gainditzeko. Azken txanpan, Pozok hirugarren eta azken gola sartu du partida erabakita uzteko.

Bertsio ona erakutsi du gaurkoan Sansek Almerian, nahiz eta porrota jasan liderraren aurka. Igandean Lezaman Amorebietaren aurka jokatuko den partidan pentsatu behar da. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

UD Almeria: Fernando C., Juanjo Nieto, Carriço, Babic (Ivan Martos, min. 73), Akieme, Curro (Juan Villar, min. 60), C. de la Hoz (cap.), Samu (Appiah, min. 73), Portillo (Arnau, min. 73), Lazo (Pozo, min. 67) eta Sadiq.

Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate, Arambarri, Romero, Pokorny (Sangalli, min. 84), Olasagasti, Djouahra (Karrikaburu, min. 78), Lopez (kap.) (Aldasoro, min. 66), A. Martin (Alkain, min. 78) eta Magunazelaia (Marton, min. 84).

Golak: 1-0: Lazo, min. 4; 1-1: Magunazelaia, min. 20; 2-1: Sadiq, min. 75; 3-1: Pozo, min. 88

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartelik gabe.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!