JUNIOR FC 3-1 REAL SOCIEDAD

Porrota liderraren aurka

Belar-hockeyko taldeak 3-1 galdu du gaur eguerdian Juniorren aurka denboraldiko irteera zailenetako batean. Bi taldeek ezin izan dute golik sartu lehen laurdenean. Hala ere, Gabriela Perezek, etxeko taldearentzako aukera ona izan du aurrea hartzeko. Bigarren laurdena hasi eta bi minutura, penalti korner baten ondoren, Lucia Casadok gola sartu du talde donostiarra aurreratzeko. Huts eta batekoarekin, katalanek partidaren kontrola izan dute, baina txuri-urdinen defentsak arriskuko jokaldiak saihestu ditu, eta norgehiagoka atsedenaldira joan da huts eta batekoarekin.

Aldageletatik pasa ondoren, Junior partidaren jaun eta jabe izan da, eta lehen gola lortu du penalti korner baten ostean. Berdinketarekin, intentsitateak markatu du azken laurdena, baina etxeko taldeak bigarrena sartu du partidari buelta emateko. Reala golaren bila joan da, baina kataluniarren ekintza isolatu bat hirugarrenean amaitu da eta partida erabakita geratu da. Realak hurrengo asteburuan jokatuko du Zubietan Union Deportiva Taburienteren aurka.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!