REAL OVIEDO B 2-1 SANSE

Porrota Oviedon

Gure bigarren taldeak Real Oviedoren filialaren aurka galdu du gaur goizean markagailuan aurretik jarri ondoren.

Neurketa ezinhobeto hasi da txuri-urdinentzat, lehenengo gola sartu ondoren. Davilak lortu du zuzeneko falta jaurtiketa baten ondoren. Etxekoak behartuta ikusi dira aurrera pauso bat ematera eta aukera dexente sortu dituzte berdinketa lortzeko. Gipuzkoarrak ondo mantendu dira zelaian, sufritzen baina markagailuan aurretik. Baina lehenengo zatiko azkeneko jokaldian Ernestok banakoa egin du.

Bigarren zatian Real Oviedo B bigarren golarekin bila atera da eta markagailuari buelta ematea lortu dio. Gainera, bi taldeak hamar jokalarirekin geratu dira azken minutuetan. Sansek, azkeneko ordu erdian, aurkaria bere zelaian itxi du eta aukerak izan ditu berdinketa egiteko, baina etxekoak ondo defenditu dira eta arriskua sortu dute kontraerasoetan.

Kosta egiten ari zaio Sanseri irabaztea azkeneko neurketetan. Aitor Zulaikaren mutilak sailkapenaren erdialdean daude jokatuta, txapelketa amaitzeko bost jaurdunaldi geratzen direnean. Hurrengo astean, Zubietan, partida polita UD Logroñesen aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Oviedo B: Gorka, Lucas, Martínez, Ugarte, Lobato, Javi, Cortina, Ernesto (Marcelo, min. 90), Rober, Sandoval (Jorge, min. 79), Steven (Borja, min. 60).

Sanse: Ramirez, Sola, Le Normand, Aranbarri, Petxarroman, Zubimendi, Gorostidi, Aldasoro (Lopez, min. 52), Veiga, Djouahra, Davila (Celorrio, min. 64).

Golak: 0-1: Dávila, min. 7; 1-1: Ernesto, min. 44; 2-1: Ernesto, min. 52

Epailea: Pastoriza Iglesias. Txartel horia erakutsi die etxeko Cortina eta Lucasi eta kanpoko Sola, Veiga eta Le Normandi. Etxeko Ugarte kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 66), baita kanpoko Zubimendi (min. 64) eta Davila (min. 65), azken hau aldaketaren ondoren, txartel gorriak erakutsi eta gero.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!