REAL BETIS 2-1 REAL SOCIEDAD

Porrota Sevillan

Gure emakumezkoen taldeak bi eta bat galdu du Real Betisen aurka gaur goizean. Etxekoak nagusi izan dira hasieratik, baina Realak aukera izan du azkeneko minutuetan puntu bat lortzeko.

Neurketa nahiko parekatua hasi da, baina andaluziarrak azkar aurreratu dira markagailuan Priscilaren golarekin. Buruz sartu du etxeko aurrelariak, ezker hegaleko jokaldi baten ondoren. Hortik aurrera gipuzkoarrek asko sufritu dute markagailua mantentzeko eta atsedenaldira iritsi baino lehen Rocio Galvezek bigarrena egiteko abagunea izan du. Reala Manu eta Nahikariren saiatu da, baina zorterik gabe. Etxekoek kontrolpean zuten partida.

Bigarren zatian Real Betisek emaitza handiagotu du Szymanowskiren golarekin, Quiñonesen aurreran bakarrik geratu denean. Gipuzkoarrek ez dute erantzuna aurkitu partidari buelta emateko bigarren zati honetan. Azkeneko minutuetan, Gonzalo Arconadaren neskek gola sartu dute Kiana Palaciosi esker, hamar minuturen faltan. Baina ez da denborarik egon gehiagorako.

Txuri-urdinek bosgarren porrota jarraian gehitzen dute gaurko emaitzarekin. Hurrengo astean Espanyol jasoko dute etxean, egoera aldatzeko asmoarekin.

Fitxa teknikoa:

Real Betis: Yamane, Van Dongen, L. Gonzalez, Irene, Priscila (Yiyi, min. 68), Virgy (Maria Cortes, min. 85), Nana, Bea Parra, Szymanowski (Willy, min. 80), Gálvez (A. Gonzelez, min. 87), Perea.

Real Sociedad: Quiñones, Soldevila (Saioa, min. 81), Maddi, N. Mendoza, Iraia, Itxaso (S. Olaizola, min. 61), L. Baños, Chini (Palacios, min, 70), Etxezarreta, M. Cardona (C. Bautista, min. 70), Nahikari.

Golak: 1-0: Priscila, min. 17; 2-0: Szymanowski, min. 55; 2-1: Palacios, min. 84

Epialea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Galvezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!