SD ZAMUDIO 2-0 REAL C

Porrota Zamudion

Gure hirugarren taldeak Zamudion galdu du bi eta huts gaur arratsaldean. Etxekoak eraginkorragoak izan dira nahiz eta txuri-urdinek arrisku gehiago sortu. Real C-ren aukera onena Sanchezek izan du, baina atezainak baloia arrapatu du aurrelari gipuzkoarra bakarrik geratu ondoren. Bizkaitarrek abagune bikaina izan dute baita ere, lehenengo zatiko argiena, baina Aranazen jaurtiketak zutoinean jo du.

Sergio Franciscoren mutilak hamar jokalarirekin geratu dira Ezkurdiak txartel gorria ikusi duenean. Nahiz eta jokalari gutxiago batekin egon, gipuzkoarrak nagusi izan dira jokoan. Amaitzeko hamar minutu geratzen zirenean, Aranazek Zamudioren gola sartu du korner batean. Kontraeraso batean, luzepenean, Rementeriak garaipena bideratu du etxekoen alde. Real C-k play-offetako igoera postuetan jarraitzen du, nahiz eta gaur porrota jasan. Hurrengo astean Balmasedaren aurka jokatuko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

SD Zamudio: Maturana (Sergio, min. 32), Pablo, Arana, Txabo, Eneko, Celador, Rementeria, Txolo, Mujika (Alain, min. 75), Aranaz.

Real C: Ruiz Zeberio, Elosegi, Cachenaut, Ezkurdia, Crotto (Gabilondo, min. 46), Valtierra (Lucbert, min. 70), Aldasoro, Sánchez, Olasagasti, Aranzabe, Aguirre (Martinez Losa, min. 63).

Golak: 1-0: Aranaz, min. 81; 2-0: Rementeria, min. 90

Epailea: David Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Elguezabal, Eneko, Txabo eta Aranazi. Kanpoko Ezkurdia kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 62).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!