ZARAGOZA CFF 2-0 REAL SOCIEDAD

Porrota Zaragozan

Realak bi eta huts galdu du gaur goizean Zaragoza CFF-ren aurka. Nahiz eta porrota jasan, Gonzalo Arconadaren jokalariek Kopara sailkatzeko aukera berdinekin jarraitzen dute.

Ez zaizkie gauzak atera gaurkoan txuri-urdinei. Hasieratik bukaeraraino saiatu baldin badira ere. Zazpigarren minutuan, korner batean, etxekoak markagailuan aurreratu dira Armisa Kučen burukada bati esker. Gipuzkoarrak nagusi izan dira hortik aurrera jokoan. Nahikarik oso gertu izan du berdinketa are kanpoko jaurtiketa batekin, ate gainetik joan dena kanpora. Etxekoen bigarren gola eskuin hegaletik iritsi da, Zenatha Colemanek barruruntz errematatu ondoren zentroa. Zaragoza CFF-ren aukera bakoitza golean bihurtu da. Eraginkorrak izan dira alde horretan.

Realak aurrera pauso bat eman behar izan du bigarren zatian emaitza murrizteko. Aukera asko izan dituzte helburu hori lortzeko baina zorte handirik gabe. Nuria Mendozak, korner batean, lehenengoa sartu egin izan du baina etxeko atezainak saihestu du. Hortik gutxira Leyre Fernandezek izan du beste abagune bat gola eskuratzeko, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du. Azkeneko minutuetan, txuri-urdinek hainbat aukera arriskutsu sortu dituzte, batez ere Nahikariri esker, baina ez dute golik sartzea lortu. Gainera, kontraeraso batzuetan aragoitarrek hirugarrena gertu izan dute.

Reala zortzigarren postutik puntu batera dago, Erreginaren Koparako sailkapena markatzen duena. Beraz, helburua oso gertu egoten jarraitzen du. Hurrengo astean Fundacion Albacete etorriko da Zubietara.

Fitxa teknikoa:

Zaragoza CFF: Oihana, Nora, Minori, Lara, Natalia, Nora, Zenatha Coleman (Maca, min. 81), Nuria (Arene, min. 61), Mayara Bordin, Teresa (Monforte, min. 54), Armisa Kuč (Naima, min. 71), Darlene de Souza.

Real Sociedad: Mariasun, Ramajo, Iraia, N. Mendoza, Bea (Beristain, min. 86), L. Baños, Gaste (N. Eizagirre, min. 46), Itxaso (Leyre F., min. 46), Chini (Manu, min. 46), Zornoza, Nahikari.

Golak: 1-0: Armisa Kuč, min. 7; 2-0: Zenatha Coleman, min. 30

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die etxeko Teresa, Natalia, Monforte eta Mayara Bordini.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!