Realak gaur goizean galdu du Zubietan Grandilla Egatesaren aurka. Kanpokoek beraien aukerak aprobetxatu dituzte eta eraginkorragoak izan dira.
Lehenengo zatia berdindua izan da, aukera handirik gabekoa. Hasierako nerbio eta zehaztugabetasunek markatu dituzte lehenengo minutu hauek. Ramajoren burukada bat 20. minutuan izan da gipuzkoarren jokaldirik arriskutsuena, baita Beristainen urrutiko jaurtiketa bat ate gainetik joan dena. Jokalariak aldageletara joan dira oraindik dena erabakitzeko falta zenean.
Bigarren zatia ikusgarriagoa eta mugituagoa izan da. Ange N'Guessan kanpoko jokalariaren sartzeak 50. minutuan neurketa aldatu du. 60. minutuan Mariasunek geldiketa bikaina egin du penalti batean, baina hortik gutxira ez du ezer egin izan beste penalti batekin, non Maria Josek Granadillarentzat lehenengo gola eskuratu duen. Ramajok berdinketa lortu du 77. minutuan baselina polit bati esker. Ange N'Guessanek lortu du azkeneko minutuetan kanpokoentzat bigarren gola, area kanpoko urrutiko jaurtiketa baten ondorioz.
Punturik gabe jarraitzen du Ligan Realak. Baina hurrengo partidan pentsatu beharra dago, ez da besterik geratzen eta. Hurrengo aurkaria Real Betis izango da.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Mariasun, Ramajo (Gaste, min. 86), N. Miralles, Soldevila, B. Beltran, Chini (Etxezarreta, min. 56), Beristain, Manu, Zornoza, N. Eizagirre, Nahikari (Michi, min. 46).
Granadilla Egatesa: Pili, Crosson, Jackie Simpson, Eva, Paloma (Ange N'Guessan, min. 50), Jordyn Listro (Silvia Doblado, min. 95), Maria Jose (Ana, min. 86), Ayano, Dozono (Sara Tui, min. 80), Maria Estrella, Patri, Pisco.
Golak: 0-1: Maria Jose (p), min. 68; 1-1: Ramajo, min. 77; 1-2: Ange N'Guessan, min. 84
Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die etxeko B. Beltrani eta kanpoko Piscori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin