SANSE – UD ALMERÍA (OSTIRALA, 21:00)

Posible da

Ez da erraza izango, baina orain salbazioa askoz ere hurbilago dago. Txuri-urdinen erreakzioa goraipagarria izaten ari da eta Malaga eta Sportingetik gertu jarri dira jada, sailkapenean aurretik dituen taldeak. Amaitzeko hiru jardunaldi geratzen dira eta ez da batere erraza izango mailari eustea, baina gipuzkoarrek dena jarriko dute euren partetik.
Ostiralean mailako talderik indartsuenetako bat hartuko dute. UD Almeria da egungo liderra eta bere esku du Lehen Mailara igotzea. Erronka handia da gure gazteentzat, baina orain berdin dio nor den aurrean duzun aurkaria. Hiru puntuak bilatu behar dira eta amets egiten jarraitu. Aupa, Sanse!


Gonbidapenak

Aurreko partidetan bezala, gure zaleek gure denda ofizialetan (Reale Arena eta Elkano 4) jaso ahal izango dituzte gonbidapenak, bazkide txartela aurkeztu ondoren. Dendak martxan daude 10etatik 20etara. Bazkide-txartel bakoitzeko gehienez lau sarrera eskatu ahal izango dira.

GONBIDAPENAK JASOTZEKO ORDUTEGIAK

- Asteartea eta asteazkena: 10etatik 20etara (denda ofizialetan)

- Osteguna: 10etatik 17etara (denda ofizialetan) eta 17etatik 19etara (leihatilan).

- Ostirala: 10etatik 12etara (denda ofizialetan)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!