Doan zure erosketekin

Poster berria (2020/2021)

Prest dugu 2020/2021 posterra! Gizonezkoen lehen taldeko jokalari guztiak agertzen dira, eta Aiako Harria parke naturala, hiru tontor nagusiekin, protagonista da.
Denboraldia ilusionagarria da hau eta oroitzapen polita eskaini nahi diegu gure zaleei.

Azken urteotan, Gipuzkoako hainbat eszenatoki aukeratu dira: Txindoki (2010/11), Mutriku, Deba eta Zumaiako Flysch-a (2011/12), Oianlekuko pagadia (2012/2013), Aranagako harrobia (2013/2014), Getariko portua (2014/15), Miramar jauregia (2015/2016), Igartza jauregia (2016/2017), Hondarribiko Armen Plaza (2017/2018) eta Zarautzeko hondartza (2018/2019). Aurten, Aiako Harria parke naturalaren txanda da.

Nola lortu

Gure webgunean deskargatu dezakezu. Eta fisikoki lortu nahi baldin baduzu, Realeko denda ofizialetan bat emango dizute zure erosketa guztiekin (agortu arte). Elkano kalean eta Reale Arenan astearteko (azaroak 17) 16:00etatik aurrera, eta online, berriz, une honetatik aurrera. Gainera, gure babesle ofizialetako batzuek ere banatuko dute.

Gogorarazi nahi dizugu une honetan Realaren online denda ofizialaren bidalketa-gastuak Gipuzkoa osora doakoak direla, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere.
Bazkide, akziodun edo RS Fan bazara, %10eko deskontua duzu erosketa guztietan. Gainera, zenbatekoaren %5 Realzale Programako puntu bihurtzen da.
Laster emakumezkoen posterra aurkeztuko dugu!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!