REAL SOCIEDAD 1-0 RCD ESPANYOL

Poztasuna azken momentuan

Garaipenek luzapenean zapore izugarria daukate! Are gehiago penaltiz direnean eta azken minutuan. Isakek sartutako jokaldiak urrezko hiru puntu eman dizkio askoz lehenago saria merezi izan duen baina amaierara arte itxaron behar izan duen Realari, txuri-urdinen Europako asmoetan funtsezkoa izan daitekeen garaipena dastatzeko.

Partida aukera argiarekin hasi da Realarentzat. Zubimendik baloi bat aurkitu du area txikitik gertu eta, eskoratuta, eskuinkada bat jaurti du, Oierrek buruarekin desbideratu duena. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, baina perikitoek bi aukera oso on izan dituzte geldikako jokaldietan, gutxigatik kanpora joan direnak. Atsedenaldia baino lehen, Diego Ricoren jokaldi on baten ondoren, Silvak jaurtiketa gogor jo eta Oierrek jaurtiketa aldaratu du.

Bigarren zatiaren hasieran, VAR-ak Sorlothen legezko gol bat deuseztarazi du. Ulertzen zaila. Realak bigarren zati guztian agindu du eta behin eta berriz bilatu du garaipena. Rafaelek, plantxan errematatuz, Ricoren erdiraketa bat buruz kanpora bidali du. Azken txanpa bultzada handikoa izan da, baina Oierren aurrean asmatu gabe, luzapenean Merinori penaltia egin dioten arte Calerorekin kontaktua izan ondoren. Isakek, suspensearekin, gola sartu du garaipena eta subidoia emateko gipuzkoarrei.

Hiru puntu horiek abantailak handitzeko eta Europako postuetan borrokan jarraitzeko balio dute. Baina asko geratzen da eta jarraitu egin behar da. Aupa, Real!


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia (cap), Le Normand, Rico, Zubimendi, Rafael (Merino, min.71), Silva (Martin, min.88), Portu (Djouahra, min.61), Sorloth eta Isak.

RCD Espanyol: Oier, Oscar Gil (Aleix Vidal, min.74), Calero, Cabrera (cap), Pedrosa, Herrera, Bare (Melendo, min.57), Embarba (Vilhena, min.7), Darder, Puado eta Loren (Dimata, min.74).

Epailea: Jaime Latre. Txartel horia erakutsi die etxeko Rico eta Isaki eta kanpoko Herrera, Darder, Aleix Vidal eta Pedrosari.

Gola: 1-0: Isak, min.95.

Asistentzia: 20.869 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!