Realak bana berdindu du Deportivo Alavesen aurka Basarteko zelaian (Amurrio), aurredenboraldiko azken lagunartekoan.
Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian. Nerea Eizagirrek, bi jokaldi desberdinetan, gertu izan du gola atsedenaldira iritsi baino, baina bere erremateak defentsa batek urrundu ditu lehenengo eta atezainak beste jokaldi batean.
Bigarren zatian eta aurkariaren jokaldi arriskutsu bakanetako batean iritsi da Alavesen gola San Adrianen bidez. Txuri-urdinen azkar iritsi da eta Franssik berdinketaren gola lortu du Ceciliaren erdiraketa bikain errematatuta. Bi minutu geroago, aurrealariak langarekin egin du topo Natalia Arroyoren jokalarien aukera berri batean. Azken ordian argi nagusitu dira gipuzkoarrak, Cecilia, Maitane eta Amaiurren abagune bikainaekin, baina azken metroetan asmatu gabe.
Txuri-urdinen aurredenboraldia oso sentsazio onekin amaitzen da eta hiru hilabeteko lan gogorraren ondoren, datorren astetik aurrera, liga hasten denean, fruituak ematea espero dugu. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Deportivo Alaves: Cornejo, M. Garcia, Urruzola, Soliveres, Martinez de la Hidalga, San Adrian, Aznar, Dieguez, N. Garcia, V. Martinez eta Ito.
Real Sociedad: Quiñones, Lucia, Maddi, N. Mendoza, Nuria R., L. Baños, Itxaso, Gemma, Manu, N. Eizagirre eta Franssi. Cecilia, Barbara, Amaiur, Etxezarreta, Maitane, Tejada eta Iraiak ere jokatu dute.
Golak: 1-0: San Adrian, min. 54; 1-1: Franssi, min. 57
Epailea: Castresana Zorroza. Txartel horia erakutsi dio etxeko Dieguezi.