Sansek denboraldian jokatuko duen etxetik kanpoko neurketa zailenetarikoa du aurretik asteburu honetan. Txuri-urdinek Mareo bisitatuko dute, Sporting de Gijonen harrobia. Asturiarrek denboraldi bikaina burutu zuten pasa den urtean eta seguruenik aurten ere goiko postuetan egongo dira.
Bestalde, txuri-urdinek garaipena lortzeko helburuarekin bidaiatuko dute. Aurten ez dute oraindik punturik lortu etxetik kanpo eta jaurdunaldi honetan bolada negatibo horri amaiera emateko aukera bikaina dute.
3. Maila: Real C – Deportivo Alaves (Larunbata, 19:00)
3. Maila: Real C – Deportivo Alaves (Larunbata, 19:00)
Gure hirugarren taldeak etxean jokatuko du berriro ere. Asteburu honetan Deportivo Alaves jasoko du Zubietan. Denboraldiko lehenengo puntuak galdu eta gero (asteazkenean ere Zamudioren aurka galdu zuten Federazio Kopan), Sergio Franciscoren mutilek porrot horiek atzean utzi eta garaipenaren bila aterako dira hasieratik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin