Belar hockeyko gure taldeak erronka polit bati egingo dio aurre igandean. Txuri-urdinek Bartzelonako RC Poloren kantxa bisitatuko dute denboraldi hasiera honen inertzia positiboarekin jarraitzeko helburu sendoarekin.
Ivan Lorentek zuzentzen duen taldeak bi garaipen lortu ditu orain arte
jokatutako partidetan. Igandeko aurkaria garaipen batekin eta porrot batekin
iritsiko da, baina aurten dena irabazteko hautagai argia da. Kalitate proba
izango da gipuzkoarrentzat. Atxurrak gora!