HIRUGARREN TALDEA

Proiektu berri bat hasi da

Vídeo

Emakumezkoen hirugarren egituraren proiektu berria abian da. Atzo arratsaldean gure jokalari berriak etapa berri honi ekiteko ilusioz beteta iritsi ziren zubietara. Saioaren aurretik, Joseba Ibarbaru presidenteordea eta Alex Uranga kontseilariaren ongietorria jaso zuten Garbiñe Etxeberria Kirol zuzendariarekin batera. Taldeak Erregional Preferente mailan parte hartuko du, bere adinari dagokion kategorian.

Gorka Alvarezen aginduetara, Imanol Moyano (bigarren entrenatzailea), Beñat Etxebeste (atezainen entrenatzailea) eta Eider Barbarekin (prestatzaile fisikoa) batera, hurrengo jokalariek parte hartuko dute: Enara Losada (Touring KE), Omaya El Amraoui (Touting KE), Iraia Etxarte (DC Mariño), Nahia Sarriegi (Añorga KKE), Intza Egiguren (Tolosa CF), Anne Navarro (Añorga KKE), Julia Arrula (Peña Sport FC), Alazne Estensoro (Goierri Gorri FK), Paloma Marcos (Añorga KKE), Matilde Etxeberria (Tolosa CF), Nahia Zunzunegi (Goierri Gorri FK), Irune Ibarguren (Touring KE), Ana Celaya (Intxaurdi KE), Shalma Midje (Zumaiako FT), Nahia Zamora (Itxaurdi KE), Ane Isasisasmendi (Aloña Mendi KE), Ilazki Agirrebeña (Goierri Gorri FK), Elena Lizarralde (Zumaiako FT) eta Maren Arabaolaza (Aloña Mendi KE).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!