Real C-k, oso gertu gelditu den arren, ezin izan du punturik lortu gaur Zubietan SD Leioaren aurka 0-1 geratu ostean. Lehen zatian ez da aukera argirik egon; horrela iritsi gara atsedenaldira. Bigarren zatiko hasieran, bizkaitarrak indartsuago irten dira eta, Realak falta bat urrundu ondoren, Lelek 0-1ekoa jarri du markagailuan 58. minutuan. Kanpokoek aukerak izaten jarraitu dute, baina gipuzkoarrek aldaketak egin dituztenean, partidaren jabetza izatea lortu dute. Donostiarrek berdinketa bilatu dute eta 83. minutuan, korner baten ostean, Oleagak izan du aukerarik garbiena, baloia langara bidaliz. Partida amaieran aukerak izan arren, ezin izan da lortu ligako lehen garaipena. Hurrengo astean Aurrera de Vitoriaren aurka jokatuko du gure hirugarren taldeak. Goazen Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Jiménez, Ruiz de Illa, Segurola (kap.), Oleaga, J. Gorosabel, I. Agirre (Nebrada, min. 56), Ayo (Cabo, min 67), I. Calderón, Samuyiwa (Elcano, min 75), Larralde (D. Lopez, min 56) eta Saenz (Peral, min. 67).
SD Leioa: Barandiaran, Peciña, De Eguino (kap.), Gayoso (Santamaría min. 80), O. Díaz, Arzuaga (Salaberria, min. 46), Ruiz-Olalla (Goikoetxea, min. 75), Garai, Rementeria (D. Hernandez, min. 64), Aguirregomezkorta (U.García min. 80) eta M. Ramos “Lele”.
Gola: 0-1: Lele, min. 52.
Epailea: Javier Gutierrez. Txartel horia erakutsi die etxeko I. Calderón eta Samuyiwari eta kanpoko O. Díaz, M. Ramos “Lele”, Garai, Gayoso, Rementeria eta Arteagari.