SARRERAK ESKURAGAI

Queen taldearen omenaldia ostegunean Keler Espazioan

Ostegun honetan XX. mendeko poparen eta rockaren beste mito handi bat omenduko dute Keler Espazioan. The Beatlesen omenezko kontzertuaren ondoren, aste honetan musikaren beste mito bat gogoratzeko txanda izango da: Queen. Aukera paregabea bere soinu mitikoaren emozioa berpizteko… Bulsara taldearen eskutik, talde mitikoaren esentzia eta espiritua birsortzen espezializatua, estetika ezin hobearekin, interpretazio gogoangarriekin eta Queenen emanaldirik ikonikoenetan inspiratutako abesti sorta batekin.

Sarrerak salgai

Sarrerak 14 eurotan daude salgai, gure bazkideentzako eta RS Fansentzako deskontuarekin. Keler Espazioko ateak 19:00etan irekiko dira. Kontzertua ordubete geroago hasiko da.

‘La Real Comedy'-rako sarrerak

Keler Espazioan egingo den umore eekitaldirako sarreren salmenta martxan dagoela gogorarazten dizugu. ‘Reala Comedy’ saioaren hurrengo emanaldia maiatzaren 26an izango da, Andoni Agirregomezkorta umorista ezagunaren eskutik. 

Tributo Queen (maiatzak 18)

Andoni Agirregomezkorta (maiatzak 26)

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!