U13 Mailako finalaren ostean, RC Celta de Vigok eta U17 Mailako finala jokatu dute Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Harmailak bete egin dituen zaleen aurrean, etxeko taldeak Realaren Nazioarteko Txapelketa eraman du bi eta bat irabazi eta gero Independiente del Valleri.
Berdintasuna nagusi izan den norgehiagoka batean, beren idea inposatzea izan dute helburu bi taldeek. Blancok egin du lehenengoa falta jaurtiketa batekin, galiziarrak markagailuan aurreratzeko. Ez ditugu aukera gehiago ikusi lehenengo zati honetan. Bigarren zatian, Celtak bigarrena egin du Lopezek kontraeraso bat amaitu ondoren. Azkeneko minutuetan, Mindak emaitza murriztu du penaltiz.
Bestalde, U17ko finalaren aurretik, txapelketaren azken sailkapena definitzeko neurketak jokatu dira. Real Madridek bi eta bat irabazi dio Realari, eta Sporting de Gijon garaile atera da CA Osasunaren aurka (bost eta bi). Emaitza hauekin, Real Madrid hirugarren amaitu du, Sporting de Gijon laugarren, CA Osasuna bosgarren eta Reala seigarren.
Fitxa teknikoa:
RC Celta de Vigo: Iago, Piay, Gael, Carlos, Sanz, Damian, Cantero, Blanco (Bernardo, min. 58), Curras, Veiga, Lopez.
Independiente del Valle: Onofre, Cabezas, Leonardo, Hincapie, Chavez, Caicedo, Garcia, Vite, Hurtado, Carcelen (Acosta, min. 50), Mejia.
Golak: 1-0: Blanco, min. 8; 2-0: López, min. 60; 2-1: Minda (p.), min. 71
Epailea: Rezola Etxeberria. Txartel horia erakutsi dio etxeko Gaeli eta kanpoko Acostari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin