IGANDEA, 12:15

RCD Espanyoli bisita egiteko zerrenda

Vídeo

Emakumezkoen taldeak jarraipena eman nahi izango die aurreko larunbatean Zaragozaren aurka lortutako sentsazio onei igandean RCD Espanyolen aurrean. Dani Jarque Kirol Hirian jokatuko den partida honetan, txuri-urdinek helburu garbitzat izango dute Erreginaren Koparako sailkapena ematen duten postuen borrokan jarraitzea eta horretarako garaipena lortzea ezinbestekoa izango da.

Espanyol jaitsiera postuetan kokatuta dago une honetan. Denboraldi gogorra izaten ari da talde historiko onentzat, Hogeitabat partidatan bi garaipen lortu ondoren, erreakzionatzeko premia dute kataluniarrek. Baina ezin dira estitistikaz fido gipuzkoarrak eta aurreko asteburuan erakutsitako determinazioarekin jarraitu behar izango dute garaipena lortzeko. Neurketa ETB 1-ek eskainiko du zuzenean. 

Zerrenda ondorengo jokalariek osatzen dute: Cris, Mariasun, Iraia, N. Sanchez, Gaste, Soldevila, N. Mendoza, L. Baños, Ramajo, Etxezarreta, Itxaso, Chini, Beristain, M. Zelaia, N. Eizagirre, Aintzane, Manu, Nahikari. Titay Calvo eta Leyre Fernandez baja medikoa dira. Maria Diaz kanpoan geratzen da erabaki teknikoagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!