Real Sociedad 1 – 3 Real Madrid

Real Madrid garaile U13ko finalean

Vídeo

Real Madridek U13 Mailako Nazioarteko Txapelketa irabazi du Reala hiru eta bat mendean hartu ondoren gaur goizean Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian jokatutako finalean.

Maila handiko norgehiagoka formakuntza futboleko erreferentzia diren bi taldeen artekoa. Talde zuriak lehen zatian bideratu du garaipen Gilen bi golei esker. Txuri-urdinek aukera garbi bat izan dute, baina zutoinean jo du Landaren falta jaurtiketak. Landa berak eskuratu du 1-2koa atsedenalditik bueltan, baina madrildarrek titulua ziurtatu dute Aceitunoren eskuinkada zital batekin, gol ederra benetan. Final parekatua eta joko onenarekin bizi izan dutena gerturatu diren zale guztiek.

Goizean azken sailkapena lortzeko neurketak jokatu dira Real Sociedad Fundazioak organizaturiko txapelketan. RC Celta de Vigok hiru eta bi irabazi dio EDF Logroño hirugarren amaitzeko. CA Osasuna bosgarren geratu da bi eta bat gailendu eta gero Tolosa KEri. Sporting CP eta Leeds United zazpigarren eta zortzigarren amaitu dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!