REAL MADRID CF 5-2 RC CELTA DE VIGO

Real Madrid, U13ko txapeldun

Vídeo

Real Madridek XXXVII. Nazioarteko Real Sociedad Txapelketa irabazi du gaur goizean Zubietako Jose Luis Orbegozo futbol-zelaian jokatutako finalean RC Celta 5-2 mendean hartuta.

Prestakuntza-futboleko bi erreferentzien arteko goi mailako norgehiagokan, Chamadoiraren golari esker aurrea hartzea lortu dute vigotarrek. Baina minutu gutxi geroago, Izan Gomezek berdinketa lortu du penaltiz eta, jarraian, Daniel Marianek markagailua iraultzea lortu du beste gol batekin. Atsedenaldia iritsi baino lehentxeago, Izanek gola sartu du berriro zurien garaipena bideratzeko. Bigarren zatian, Asier Santoyok eta Alvaro Barralek beste bi gol lortu dituzte Real Madriden garaipena erabakita uzteko. Azken txanpan, Ngok Celtaren bigarren gola eta partidako azkena lortu du.

Real Sociedad Fundazioak antolatutako txapelketaren azken sailkapena osatzeko partidak ere jokatu dira gaur goizean. CA Osasunak penaltietan irabazi dio Realari, arauzko denboran bana berdindu eta gero, hirugarren postuan amaitzeko. FC Nantesek bosgarren postua lortu du Academia Mohammed VI.ari bi eta bat irabazita. CD Sanse eta CD Vasconia zazpigarren eta zortzigarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Fitxa teknikoa:

Real Madrid CF: Iván Vázquez, Fernando Pereira, Marcos Álvarez, Lucas Romero, Marcos Pérez, Martín Espuela (kap.), Asier Santoyo, Izan Gómez, Alfredo Padilla da Motta, Daniel Marian eta Carlos Sánchez. Neizan Pérez, Juan Carlos Lucema, Álvaro Barral, Fernando Aguirre, Hugo Torresano eta Gonzalo Reinak ere jokatu dute.

RC Celta de Vigo: Lucas Castro (kap.), Ángel Santoro, Martín Carou, Joel Moreta, Alexandre Oubiña, Damián Peiteado, Iago Barredo David Sueiro, Jean Jacques François Ngo, Enzo Outeiral eta Hugo Chamadoira. Nicolás Pérez, Antón Muñoz, Pablo Herreros, Mauro Álvarez eta Mauro Méndezek ere jokatu dute.

Golak: 0-1: Hugo Chamadoira, min. 8; 1-1: Izan Gómez (pen.), min. 10; 2-1: Daniel Marian, min. 12; 3-1: Izan Gómez, min. 21; 4-1: Asier Santoyo, min. 34; 5-1: Álvaro Barral, min. 38; 5-2: Jean Jacques François Ngo, min. 49

Epailea: Cuyami Gaiztarro. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Alexandre Oubiñari.

EMAITZAK ETA AZKEN SAILKAPENA


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!