REAL MADRID 3-0 REAL SOCIEDAD

Real Madrid, U17ko txapeldun

Vídeo

13 urtez azpiko finalaren ondoren, Real Madrid eta Reala izan dira U17 finaleko protagonistak, Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian. Harmailak bete dituen zaleen aurrean, Real Madridek irabazi du XXXVI. Nazioarteko Real Sociedad Txapelketa irabazi du U17ko kategorian, txuri urdinei hiru eta huts irabazi ondoren.

Lehen zatia oso berdinduta egon da eta abagune gutxi izan ditu, baina Babacar Diocouk atsedenaldia irsitsi baino lehen sartutako golak balantza zurien alde jarri du. Gipuzkoarrak martxa bat gehiagorekin atera dira bigarren zatian, baina Real Madriden eraginkortasuna erabakigarria izan da Hugo de Llanosen eta Jacobo Ramonen golei esker, finala erabakita utzi baitute.

Bestalde, U17 finalaren aurretik, txapelketako azken sailkapena erabakitzeko partidak jokatu dira. RC Deportivok bost eta bi hartu du mendean Real Betis, eta CA Osasunak RC Celta de Vigo gainditu du penaltietan. Gaurko emaitzen ondoren, RC Deportivok txapelketako hirugarren postua lortu du, RC Celta de Vigok laugarrena, CA Osasunak bosgarrena eta Real Betisek seigarrena.

 

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Ruben Montero, Alejandro Moya, David Serrano, Cristian David Perea, Axel Espinola, José María Andrés, Babacar Diocou, Hugo de Llanos, Santos Maya, Joan Mascaro eta Jacobo Ramon Naveros. Bruno Perez, Marcos de la Sias, Aimar Santiago, Luis Moreno eta Joan Sebastian Lodoñok ere jokatu dute.

Real Sociedad: Adrian Zango, Marke Peral, Eneko Gaztañaga, Domenic Torres, Álex Fernandorena, Jon Eceizabarrena, Dario Ramirez, Martín Arruti, Jokin Zeziaga, Iker Otadui y Arkaitz Mariezkurrena. Hugo Madina, Jon Martín, Iker Gabilondo, Xabier Yaniz, Asier Berzal eta Shanti Martinek ere jokatu dute.

Golak: 1-0: Babacar Diocou, min. 40; 2-0: Hugo de Llanos, min. 52; 0-3: Jacobo Ramón, min. 57

Epailea: Julen Escalero. Txartel horia erakutsi die etxeko Jose Maria Andres, Joan Mascaro, Axel Espinola eta Marcos de la Siasi eta kanpoko Iker Otadui, Jon Eceizabarrena eta Jon Martini.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!