KRONIKA

Real sendo batek galdu egin du Bartzelonan (2-0)

Realeko nesken taldeak ezin izan du punturik lortu gaur arratsaldean Joan Gamper Kirol Hirian bi eta huts galdu eta gero FC Barcelonaren aurka. Txuri-urdinek neurketa serio bat burutu dute urteko irteera zailenetariko batean, baina etxekoen kalitateak partida desorekatu du. Reala ideia argiekin atera da zelaira. Presio intentsu bateri esker eta etxekoei espaziorik eman gabe, gipuzkoarrak katalanen erasoko jokoa deuseztatu dute. Aukera garbirik gabe lehen berrogeita bost minutuetan, etxekoek urrutiko jaurtiketen medio bilatu dute gola. Realak Nahikari Garcian izan du jokalari arriskutsuena. Partidaren dinamika ez da aldatu bigarren zatian. Txuri-urdinak sendo mantendu dira baloirik gabe eta etxekoen erasoak gelditzea lortu dute. Amaierara iristeko ordu erdi baten faltan iritsi da lehena. Alexiak bere erremate baten aldaratzea sarera bidali du. Realak berdinketa bilatu du, eta zailtasunak izan arren erasora iristeko, Nahikari Garciak jaurtiketa indartsu batekin gertu izan du banakoa. 81. minutuan lortu du bi eta hutsekoa Olga Garciak. Jaurtiketa gurutzatu bateri esker itxi dute markagailua blaugranek. Neskek denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira hurrengo asteburuan Zubietan Santa Teresaren aurka.Fitxa teknikoa: FC Barcelona: Paños, Ruth M., Unzué, Melanie (Marta, min. 57), L. Roddik, J. Hermoso, Alexia (Bárbara, min. 74), Patri, L. Ouahabi, Ange Koko (Olga García, min. 57), Andressa Alves (Aitana, min. 83). Real Sociedad: Cris, Soldevila, L. Baños, N. Mendoza, Ramajo, Chini, Etxezarreta (Itxaso, min. 60), Beristain (Cirauqui, min. 67), Leyre F (M. Zelaia, min. 82)., Manu, Nahikari. Golak: 1-0: Alexia, min. 57; 2-0: Olga García, min. 80. Epailea: Muñoz Perez. Txartelik gabe. Igor San Miguel entrenatzailea pozik agertu da bere taldeak emandako irudiarekin. “Pozik nago egindako lanarekin arerio zail baten aurrean. Ondo eutsi diegu eta gure aukerak izan ditugu”. San Miguel harro agertu da “azken minuturaino eman dute aurpegia neskek”.Santa Teresaren aurkako hurrengo partidari begira, San Miguelek “lehen garaipena lortu nahi dugu guru zaleen aurrean”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!