YUWA GKE espedizioa jada Donostian dago, Real Sociedad Fundazioak eta Olarain Ikastetxe Nagusiak gonbidatuta. Zortzi jokalari eta etorkizuneko entrenatzaileak, bi entrenatzaile, irakasle bat, koordinatzaile bat eta GKE-eko Fundatzailea ostiralean Donostiara iritsi ziren eta datorren urriaren 2a arte hemen egongo dira hainbat esperientziaz gozatzen. Hamabost egunetan zehar, Realaren heziketa eredua futbol esparruan ezagutuko dute, Realeko teknikoen formazioa jasoko dute ondoren Indian Zubietan ikasitakoa praktikan jartzeko.
Hemen izango diren bitartean, Realarekin erlaziorik ez duten beste esperientziak biziko dituzte ere. Olarain Ikastetxe Nagusian ostatu hartuko dute eta denbora librerako, programa berezi bat prestatu egin zaie ekintza desberdinekin (Realaren Museoa, Donostiako Aquariuma eta Albaola Museoa bisitatu, edo arraun mundua ezagutu Hibaika arraunlariekin).
YUWA Indian lan egiten duen GKE bat da, Jharkhand-en zehazki, Indiako herri pobreenetako bat. 2009tik, haur ezkontzaren, pertsona-salerosketaren eta analfabetismoaren kontra lan egiten dute, haurrak heziketa zentroetan sartuz; hauen funtsezko errekurtsoenetako bat kirol programak dira, futbola konkretuki. Futbolari esker, neska hauek haien etorkizunaren jabe egin daitezke.
Gaur Realeko jokalariak ezagutu dituzte eta haiekin argazki bat atera dute Anoetako entrenamenduan.
Real Sociedad Fundazioaren eta Olarain Ikastetxe Nagusiaren iniziatiba honen helburua neska hauek laguntzea da, haien itzuleran, bere futbol programak indarturik izateko, modu onenean garatzeko eta haur kopuru handiago bat lortzeko, azken finean haien etorkizunaren jabe izateko.