Aliantza

Realak bat egin du mundu mailako klub handiekin

Realak iragarri du Chilizekin aliantza egin duela, Kirol industriarako blockchain soluzioetan liderra den konpainiarekin, alegia, eta bere $RSO Fan Token ofiziala kaleratuko du Socios.com apparen bitartez. App horrekin, jarraitzaileek beren taldeekin interakzioan egoteko aukera izango dute.

$RSO Fan Tokenari esker, milaka realzalek klubarekin konektatu eta harekin interakzioan egoteko aukera izango dute, eta promozio eta deskontu esklusiboak edukitzeko eta taldeari lotutako sariak eta hobariak eskuratzeko ere, eta, lehen aldiz, Socios.com apparen bitartez klubak planteatzen dituen galdetegi batzuetan aktiboki parte hartu ere ahal izango dute, galdetegietan bozkatuz.

Pasa den urtean, Socios.com appeko partnerrak diren kirol klubek 300dik gora galdetegi kaleratu zituzten, zaleei aukera emanez guneen izenak aukeratzeko, Reale Arenan entzuten diren abestiak aukeratzeko, euskarri batzuen diseinuak eta jantziena ere aukeratzeko...Hitz batean, kluben erabakietan aktiboki parte hartzeko aukera eman zitzaien. Gainera, 5.000 zalek beren taldeari lotutako sariak lortu zituzten apparen bidez, hala nola sinatutako kamisetak, eta doako sarrerak edo aparteko esperientziak ere bai.

Laster jakinaraziko da noiz kaleratuko da $RSO Fan Tokena, eta une horretan lehen inkestaren berri ere emango da.

Akordio honi esker, gure zaleei rol aktiboagoa emango zaie. LaLiga, UEFAko lehiaketak..., horiek dagoeneko bat egin dute Socios.com aplikazioarekin, eta asko dira hori ere egin duten klubak: Juventus, Manchester City, River Plate, PSG... Plataformak 1 Formulako lasterketa taldeekin, NBAren, NHLren, NFLren eta MLSren frankiziekin, esport klubekin eta abarrekin ere lan egiten du.

“Lehiakorrak”

Alexandre Dreyfusek, Socios.com-eko CEOak, hau ziurtatzen du: “Pozarren gaude Realarekin egindako akordio honekin, bere komunitatean sakon errotuta dagoen kluba baita, aldi berean ikuspegi global argia duen eta teknologiaren bidez bere zaleen esperientzia hobetzeko konpromisoa hartuta duen kluba ere izanik. Akordio horrekin, LaLigako beste txapeldun bat gehitu diogu Socios.com apparen portfolioari, eta, beste behin ere munduko futbol ligarik onenean dugun lidergoa berresten dugu.”

Jokin Aperribay Realeko presidentearen hitzetan: “Lehiakorrak izaten jarraitzen dugu, Socios.com-ekin egindako aliantzaren modukoei esker. Realarentzat garrantzitsua da honelako plataforma batean egotea, non Europa mailan zein mundu mailan nagusi diren klubak jada partaide diren. Gure digitalizazio prozesuan aurrera egiten jarraitzen dugu, erreferentzia izaten eta merkatu berrietara iristen saiatzeko. Errealitate bat da teknologia gure bizitzak aldatzen ari dela, eta Realen ez dugu errealitate horretatik kanpo geratu. Entzuna genuen dagoeneko metabertsoaz etengabe hitz egiten, eta errealitate berri horretara hurbildu nahi dugu”. 

Socios.com-i buruz

Jarraitzailearen rola aldatzen joatea eta ikusle pasibo izatetik protagonista izatera igarotzea funtsezkoa da kirolaren etorkizunerako. Gure ikuspegia da Fan Tonenen eta Socios.com  apparen bidez kirol erakunde handiek trantsizio hori bultzatu ahal izatea. Mundu osoko 150 kirol erakundek baino gehiagok gure teknologia erabiltzen dute dagoeneko, beren jarraitzaileekin konektatzeko eta haiekin interakzioan egoteko. Zerrendan, munduko futboleko erraldoiak daude dagoeneko, hala nola Paris Saint-Germain, FC Bartzelona, Juventus, AC Milan, Inter de Milan, Arsenal, Napoli, Atletico Madril, Manchester City, Flamengo, Corinthians edo River Plate, baina baita Amerikako Estatu Batuetako NBAren, NFLren, NHLren eta MLSren berrogeita hamar frankizia inguru, esports klubak, 1 Formulako lasterketa taldeak eta askoz gehiago ere.
Ehunka kirol erakundek eta entretenimenduaren industriako markak bat egingo dute Socios.com plataformarekin datozen urteetan. Socios.com appa iOSen eta Androiden eskuratu daiteke, eta 10 hizkuntzatan dago erabilgarri.

Informazio gehiagorako, bisitatu www.socios.com



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!