Bisitak

Reale Arena bisitatzea posible da

Reale Arenako sekretuak jakin daitezke, dagoeneko. Izan ere, Tour interaktiborako sarrerak erreserbatzea posible da jada. Reale Arena Europako estadio ikusgarrienetakoa da gaur egun. Hori dela eta, talde txuri-urdinak ateak irekiko dizkie bazkide, jarraitzaile eta kirola maite duten guztiei, barrutik ezagutzeko aukera dezaten.

2023ko martxoaren 30etik aurrera bisitatu ahal izango da. Tour guztiek gidaria izango dute. Ostegun eta ostiraletan arratsaldez izango dira, eta, larunbatetan, goizez nahiz arratsaldez. Taldeak txikiak izango dira.

Zer ikusiko den

Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.

Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.

Sarrerak eta prezioak

Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.

14 urtetik beherako bazkideak eta RS Fan: 5 euro

14 urtetik beherako ez bazkideak: 9 euro

14 urtetik gorako bazkideak eta RS Fan: 10 euro

14 urtetik gorako ez bazkideak: 16 euro

Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute.. 

Ordutegiak

Bisiten ordutegiak (Reale Arenako partida edo ekitaldien arabera, aldaketak egon daitezke):

OSTEGUNAK: 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara

OSTIRALAK: 16:00etatik 17:00etara, 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara

LARUNBATAK: 11:00etatik 12:00etara, 12:00etatik 13:00etara, 16:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.

Iraupena: 55 minutu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!