2030eko MUNDUKO TXAPELKETAREN EGOITZA POSIBLE GISA

Reale Arenara bisita

VĂ­deo

Reale Arenak 2030eko Munduko Txapelketaren antolatzaile izan nahi duten Espainia, Portugal, Ukrainia eta Marokoko federazioek osatzen duten hautagaitzaren ordezkaritzaren bisita jaso du gaur goizean. Gure estadioa estatukoen artean hautagai diren 15 zelaietako bat da eta bisita honetan azterketa izan du txapelketa honetako partidak hartu ahal izateko. FIFAk 2024ean erabakiko du Mundialaren egoitza zein izango den.

Espainiako eta Portugalgo federazioetako ordezkariez gain, Eusko Jaurlaritzako, Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Futbol Federazioko arduradunek ere hartu dute parte. Angel Oyarzun lehendakariorde txuri-urdinak, Begoña Larzabal Realeko negozio zuzendariak eta Izaskun Larzabal estadioko arkitektoak lagundu diete bisitariei gure estadioan zehar egin duten egonaldian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!